Irlanda izango da Askapenak antolatu dituen jardunaldietako protagonista
BILBO
Askapenak antolatuta hilaren 12tik 17ra egingo diren Jardunaldi Internazionalisten protagonista nagusia Irlandako herriak bere burujabetza lortzeko daraman borroka izango da, atzo eskainitako prentsaurrekoan Ruben Sanchez Bakaikoa eta Walter Wendelin eledunek aditzera eman zutenez.
«Aurten Irlanda da aukeratu dugun herria, bertako egoera era integral batean ezagutarazteko aukera landu nahi dugulako azaldu zuten Askapenekoek. Horretarako etorriko dira Bic Mc Farlane, Michael O’Seighns, Robert James McClenaghan eta Martin McGuiness. Irlandako prozesu eta borrokaren zenbait arlo aurkeztuko dizkigute: lurraren aldeko borroka (Shell multinazionalaren aurka), errepresioaren kontrako arloa, polizia aparatuen gerra zikina eta askapen prozesuaren gako nagusiak eta lurraldetasuna».
Bestalde, prozesu bolivarianoak ere oihartzun handia hartuko du Boliviako eta Kubako gonbidatuekin. «Guztira 200 bat lagun etorriko dira Euskal Herrira data horietan, Jardunaldi Internazionalistek eskaintzen duten esparruan hainbat ekimenetan parte hartzeko: hitzaldi irekiak, topaketak, mintegiak eta elkarrizketak», adierazi dute antolatzaileek. Ildo berean kokatzen dira “Ezkerra Europa- ren atarian”, “Europar Batasunaren eraikuntza eta gazteria”, “Hezkuntza ereduaren garrantzia nazio erai- kuntzan” eta “Munduko herriak utzi bakean” izeneko egitasmoak, Batasunak, Segik, LABek eta Askatasunak egingo dituztenak.
Aurtengo Internazionalista Eguna Iruńerrian izango da, ekainaren 17an, larunbata. Goizez Txantreatik Ezkabara igoko dira bertan ekitaldi politiko bat egiteko. Herri bazkariaren ostean, Donibane auzoko festetan ibiltzeko aukera izango da, eta gauean, kontzertua eta olerki irakurketa.
|