GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-06
Gehituk Donostia Ospitaleari eman dio Zilarrezko saria
Donostia Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateak eskuratu du aurtengo Zilarrezko Gehitu saria, bertako langileek HIESa dute gaixoekin agertu duten «adeitasuna, tratu ona eta arreta» eskertzeko. Gehituko kideek gogoan izan zuten HIESa ofizialki ezagutzen dela 25 urte betetzen direla aurten.

DONOSTIA

Gehituk Donostia Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateari eman dio aurtengo Zilarrezko Gehitu saria. Elkarteko presidente Amando Pavía eta Coro del Santo izan ziren sariaren eskaintza egin zutenak, eta, azaldu zutenez, bertan lan egiten duten profesionalek «adeitasuna, tratu ona eta arreta» erakutsi diete HIESa duten pertsonei.

Saria eskaintzen zeuden artean, elkarteko presidenteek gogora ekarri zuten aurten 25 urte betetzen direla gaixotasunaren existentzia ofizialki onartu zenetik, eta, zentzu horretan, Gehituko HIESaren aurkako komisioak saria Donostia Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitateari ematea proposatu zuela adierazi zuten.

Bereziki, unitate horretako kideak lanean boluntario hasi zirela nabarmendu zuten Pavía eta del Santok, eta martxan jarri zen unetik «lanpostuak eskatzen ziena baino askoz gehiago» eskaini dutela goraipatu zuten.

«Gaixo hauek tratamendu terapeutikoak jarraitzen dituzte, baina gertukoak egiten zaizkien pertsonen behar handia izaten dute, eta langile profesional hauen artean halako pertsonak aurkitu dituzte», gaineratu zuten presidenteek.

«Asteko hiru pertsona»

José Luis Iribarren Gaixotasun Infekziosoen Unitateko zuzendaria izan zen langile guztien izenean Zilarrezko Gehitu saria ­“Besarkada” deituriko Alvaro Ledesmaren eskultura­ jaso zuena. Unitatean egiten duten lana onartzea eskertu zuen Iribarrenek, eta lehen urteetan izandako zailtasunak izan zituen mintzagai.

1988 urtean jarri zuten martxan zerbitzua, gaixotasun horren kasuak goraka zihoazen unean. «Asteko hiru pertsonak galtzen zuten bizitza gure unitatean. Oraindik ez zen ezagutzen HIESari aurre egiteko tratamentu egokirik», ekarri zuen gogora. Unitate horretan lanean aritu direnek une oro pertsonaren duintasuna errespetatu dutela ziurtatu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea