GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-06
HIESak hildakoak omenduko dituzte

GASTEIZ

Gobernuz Kanpoko Erakundeek HIESak hildako pertsonak omenduko dituzte uztailaren 1ean, erakunde horiek Gasteizen egingo dituzten XII. Topaketetan. Horien ordezkari Peio López Munainek adierazi zuenez, Topaketen asmoa egun gaixotasun horrek duen egoera eta erabiltzen diren tratamenduek duten etorkizuna aztertzea izango da.

Munainek azaldu zuen HIESaren ondorioz hildakoak omentzea «benetan garrantzitsua» dela, eta Gasteizen pertsona horiek guztiak oroitzeko espazioa sor dezala eskatu zion hiriko alkate Alfonso Alonsori.

Arabako HIESaren Aurkako Herri Batzordeak, bere aldetik, gaixotasun hori ofizialki ezagutzen denetik 25 urte betetzen direla ohartarazi zuen, eta, urteetan homosexual eta drogazaleei loturiko gaixotasuna izan bada ere, nagusiki populazio heterosexualari eragiten diola nabarmendu zuen.

Lasaitzea prebentzioan

Azken urteetan HIESaren prebentzioan «lasaitzea» ikusi duela adierazi zuen batzordeko ordezkaria, eta sexu harremanetan preserbatiborik ez erabiltzeari egotzi zion gaixotasunaren hedatzea.

Helarazitako datuen arabera, 1984 eta 2004 urteen artean 5.279 pertsonak izan dute HIESa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta horietatik 2.969 hil dira gaixotasunaren ondorioz.

Iaz, beste 152 pertsona kutsatu ziren, %51,3 Bizkaian, %30,9 Gipuzkoan eta %17,8 Araban. Berriki kutsatu direnetatik %67,1 gizonezkoak direla nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea