GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-06
Bordelen atxilotutako biak, Fresnesen espetxeratuta
Zigor Merodio eta Kizkitza Gil de San Vicente Fresnesen espetxeratu zituzten atzo «elkarte gaizkileko kide» izatea leporatuta. Askatasunak adierazi zuenez, inkomunikatuta zeudela, Gil de San Vicenteri foku bat ipini zioten ziegan eta eskuburdinak oinetan jartzen saiatu ziren. Jarrera ez aldatzekotan, jate eta edateari uko egingo ziola esan zuen.

PARIS

Ostegunean Bordelen atxilotu zituzten Zigor Merodio eta Kizkitza Gil de San Vicente Fresnesen espetxeratu zituzten atzo, Askatasunak jakinarazi zuenez. «Elkarte gaizkileko kide» izatea leporatu zien epaileak, baita «dokumentazio faltsua» eramatea, «lapurtutako auto batean egotea» eta «polizia kontrolari ihes egitea» ere.

Errepresioaren kontrako taldeak aditzera eman zuenez, prozedura kriminala zabaldu diete. Inkomunikatuta egon diren bitartean jaso duten tratuari dagokionez, «oro har, zuzena» izan den arren, Gil de San Vicentek lehen egunetan Poliziak izan zuen jarrera salatu zuen.

Hala, ziegan argi foku bat ipini ziotela adierazi zuen eta argia hogeita lau orduz piztuta utzi zutela. Horretaz gain, bigarren egunean, komunera zihoanean, oinetan eskuburdinak jartzen saiatu zirela nabarmendu zuen. Egoera horren aurrean eta poliziakideen jarrera ez aldatzekotan, jateari eta edateari uko egingo ziola adierazi zien Gil de San Vicentek. «Tirabira batzuk izan ondoren, jokabidea aldatu zuten. Aparteko segurtasun neurriak hartu behar zituztela esan zieten», gaineratu zuen Askatasunak.

ETAk ekintza armatuen etenaldi iraunkorra iragarri zuenetik, erakunde armatuarekin zerikusia izatea leporatuta atxilotzen dituzten lehen bi pertsonak dira. Polizia iturriak aipatuz, agentziek esan zutenez, atxilotu eta berehala ETAko kide zirela azaldu zuten. Atxiloketa ohiko kontrol baten ondorioz izan zela esan zuten. Antza, gidatzen zuten autoak kamioi baten kontra talka egin zuen kontroletik alde egin nahian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea