GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-06
Lau zerrendek berriro hautagaiak aurkeztu ahalko dituzte Azkainen

AZKAINE

Hirigintza esparruko hainbat gorabehera medio, Azkaineko Udalbatzaren gehiengoak dimititu ostean, igandean egin ziren berria aukeratzeko hauteskundeak. Aurkeztutako lau zerrendetatik inork emandako bozen erdia gainditu ez, eta guztiek %10 baino gehiago lortu dutenez, datorren igandean egingo den bigarren itzulian berriro aurkezteko aukera izango dute. Hala eta guztiz ere, 48 ordu, hau da, gaur arratsera arte dute balizko hitzarmenak egin eta zerrendak bateratzeko, bataren edo bestearen alde, edota beren zerrendari uko egiteko.

Parte-hartze bikaina (%80) izan zen igandean, eta orain artean alkate izandako Jean-Louis Laducheren zerrendak eskuratu zituen boz gehien (%36).

Ustekabea, halere, Andde Luberriagaren zerrendaren emaitza izan zen. Hogeita lau urtez auzapez izandakoak eta aspaldi politikatik aldendua zegoenak %31 lortu baitzuen. Jean-Louis Gracyk zuzendutako «Geroa eraiki» hautagaiek, berriz, %18 erdietsi zuten eta kutsu abertzaleko Alain Charrieren «Ideki» zerrendak bozen %15 bereganatu zuen.

Lehen aldia da zerrenda itxien sistema erabiltzen dena Lapurdiko herrian. Izan ere, 2001ean Udalbatza aukeratu zutenetik, biztanleria asko emendatu da (3.900 biztanle dira orain) eta ez dute orduan bezala, zerrenda irekiak baliatzeko aukerarik izan.

Hortaz, zerrenda bakoitzak 27 hautagai aurkeztu ditu. Guztietan garaile ateratzen denak gehiengo indartsua lortuko du, Udalbatzako 20 hautetsi bereak izango baitira, 2008an egingo diren hauteskundeen bitartean bederen.

Hitzarmenak egiteko harremanetan dabiltza orain zerrendetako arduradunak, baina egoera tematua dagoenez gero, zaila da jakitea zein itun egingo diren. Laduchek egindako adierazpenen arabera, «azkaindarrek aro berriari ekiteko gogoa» erakutsi dute, eta Charrieren ustez, emaitzak ikusita, ez da «gauzak aldatzeko borondaterik» sumatzen eta «egoera gatazka- tsuan» jarraitzen dute. Beraz, astean zehar ikusiko da ekainaren 11n zein zerrenda aurkeztuko diren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea