- Areto Futbola
Hegoaldek astindua jaso du azken jardunaldian
DONOSTIA
7 eta 1 Elxen galduta amaitu du denboraldia Hegoalde Tolosakoak. Azkeneko jardunaldian, tolosarrek ez zuten ezer jokoan, zazpigarren postua segurtatuta baitzuten, eta ez zuten hortik gora egiteko aukerarik, ez eta atzetik beste inork harrapatzeko arriskurik ere. Elxek oso indartsu ekin zion neurketari, eta lehen zatian ia dena erabakita utzi zuen. Aukera asko sortu zituzten, eta horietako lau azkenean gol izan ziren.
Bigarren zatian gipuzkoarrak etxekoen erasoak mozten ahalegindu ziren, baina ez zuten asmatu, eta Elxek, berriz, markagailua handitzen jarraitu zuen. Azkenean, Maider Lopezek egin zuen tolosarren gola, eta horrek markagailua itxuratzeko besterik ez zuen balio izan. Dena dela, Hegoalde Tolosakoak egindako denboraldiak ez dauka inolako aitzakiarik, lan oso ona egin baitute.
|