GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-06-06
Alain Pochat izango da Aviron taldeko entrenatzaile berria

BAIONA

Alain Pochat izango da Aviron taldeko entrenatzaile berria, eta bere ardura izango da datorren denboraldian berriro ere Baionako taldea N1 Mailara eramatea.

Avironek etxeko gizona aukeratu du. Lehen taldeko jokalaria izan zen, eta azkeneko urteetan, Sarramagnaren bigarren entrenatzailea izan da, baita bigarren taldearena ere. Beraz, Aviron ongi ezagutzen du, eta arduradunek gizonik egokiena bera izan daitekeela erabaki dute.

Jokalariei dagokienez, aldaketa asko izango dira. Kontratu profesionala zuten jokalari kanpotar denek utziko dute taldea, eta baliteke Choplain izatea gera daiteken bakarra. Lemans taldeak utzita jokatu du Baionan, eta beste urte baterako uzteko eskaria egina dio talde zuri-urdinak. Oraindik fitxatzerik ez da egin, baina baliteke aste honetan bertan hastea berriak. Bestetik, Manu Merinek jarraitu egingo du Avironen presidente izaten. Denboraldiaren amaieran kargua uzteko asmoa agertu bazuen ere, taldea jaitsi egin denez gero, zegoen lekuan jarraitzea erabaki du, berriro N1era igo bitarte. Bestetik, orain hasi behar zuen Avironek elkarte anonimo egiteko lanean, aurten egin nahi baitzuten, baina N1era igo bitarte, hori ere uztea erabaki dute.

Genets Angelukoa ere Avironen maila berean izango da hurrengo denboraldian, eta Jean Louis Cazesek jarraituko du taldea entrenatzen. Hark ere denboraldiaren amaieran bere kargua uzteko asmoa agertu baldin bazuen ere, beste urtebete gehiagoz talde hori-berdea zuzentzen jarraituko du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea