GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-06
- Liga Federala (Bigarren Maila)
Nafarroa Lehen Mailan da berriro ere

BAIONA

Nafarroak datorren urtean Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu du, orain dela aste batzuk Maulek egin zuen moduan, eta berriro ere iaz galdutako maila berreskuratu du.

Hala ere, ez da denboraldia amaitu, Ligako azken fasea jokatzen ari baitira, eta finalerdiak jokatzeko txartela ere lortu zuten herenegun arratsaldean Angelun Peyrehoraderi 19-13 irabazita, 2.000 ikusleren aurrean.

Partida estua izan zen, baina hori-gorriek beti kontrolpean izan zuten arerioa, eta Landetakoek azkeneko jokaldian entsegua lortu izan ez balute, aldea handiagoa izango litzateke euskaldunen alde.

Euskaldunek lortutako entsegu bakarra zigorrei esker etorri zen, gainerako puntu guztiak ostikoen bidez izan baitziren, eta Zelan izan zen horien egilea. Nafarroa Beherekoen jaurtitzaileak transformazio bat eta lau zigor-kolpe gauzatu zituen. Nafarroa taldea Baigorrik eta Garazik bat egin ostean sortutako taldea da, eta etxeko partidak txandaka jokatzen ditu. Igande batean Baigorrin eta bestean Donibane Garazin. Datorren igandean jokatuko du finalerdia Vendres-Lespignan taldearen aurka.

Aviron

Frederic Faragou izango da Xavier Pemejaren laguntzailea Avironen. Talde lapurtarrak Peio Alvarez kaleratu zuen apirilean, eta bere ordez Pierre Peytravin aritu da denboraldia amaitu bitarte, baina horrek berriro ere kirol zuzendariaren kargua hartuko du, eta Faragou izango da Pemejaren alboan taldea entrenatzen. Montaubanen aritu da azken urte hauetan, eta heldu den urtean Baionan erakutsi beharko du berak dakiena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Acebes: «Por muy duro que parezca, el proyecto de Zapatero es ya el de ETA»
Euskal Herria
Un debate para definir los «mínimos democráticos»
Jendartea
Los afectados superaban ayer el centenar
Mundua
Serbia asume con resignación su futuro en solitario
Kirolak
«Quiero ganar más txapelas, pero todavía tengo mucho que aprender»
Euskal Herria
El PSOE intenta atraer al PP antes de que Zapatero comparezca en el Congreso
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea