- Top 14
Biarritz Parisera abiatzeko prest dago
·Gaur goizean joango dira jokalari guztiak, eta han arituko dira finala prestatzen
BAIONA
Biarritz prest dago Parisera abiatzeko, datorren larunbatean Stade Toulosainen aurka jokatu duen finala prestatzeko. Ostiralean Perpinya menderatu ostean, jai izan dute jokalariek, eta gaur goizean hartuko dute hegazkina Estatu frantseseko hiriburura joateko.
Hemendik larunbatera bitarte egin beharreko lan guztiak hantxe egingo dituzte eta, beren ustez, horrek lasaitasun handiagoa emango die.
Bestetik, atzo bertan jarri ziren salgai finalerako sarrerak Biarritzen, eta erantzun bikaina izan zuten. 10.000 euskaldun joatea espero da Parisera, eta han dauden euskaldunekin batera, zuri-gorriek ez dute harmailetatik animo faltarik izango.
Bestetik, talde zuri-gorriak baieztatu duenez, Census Johnston samoarrak talde lapurtarrean jarraituko du, datozen hiru urteetarako berritu baitu kontratua. Jokalari horrek Saracens talde ingelesaren eskaintza ere jaso zuen, eta hasieran bertara joango zela esan bazuten ere, Biarritzen jarraituko du. Lapurtarrek, gainera, bere anaia gaztea ere fitxatu dute.
|