GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-06-07
Jon Urruxulegi - Idazlea
Euskararik gabe Euskal Herririk ez

Askoren tesia da euskararik gabe ere Euskal Herria euskal herri izan daitekeela. Tesi horren aurka, berriz, «euskararik gabe Euskal Herririk ez» aipatzen da eta hauxe da, zalantzarik gabe, benetako egia. Euskararik gabe, nahiz eta izenari eutsi, izana falta izango luke Euskal Herriak. Hitzak berak dioen bezala, euskararen herria baita euskal herria.

Mende askotan zehar bizi da Euskal Herria erdal ibaiaren uholde indartsuaren aurka igeri egin ezinik. Eta erdalduntze-presio izugarri honek jada lortu du hemengo biztanle guztiak erdalduntzea. Denok dakigu erdaraz, gaztelaniaz Hegoaldean, frantsesez Iparraldean. Pauso izugarria izan da hau inperialismo espainol eta frantsesarentzat. Eta, jakina, egoera honek ekarri du gaur hemengo biztanle askok eta askok bere baitan kontraesan desegoki bat jasan beharra. «Euskalduna (euskaraduna) izateko euskara jakin behar dut, ez dut ikasten/ezin dut ikasi, baina nik euskalduna izan nahi dut, beraz euskalduna naiz». Ez dut esango dedukzio faltsua dela, zeren eta berez kontraesana duen suposamendua izanik ere, sentimenduen munduak indar handia baitu kategoria honetako diskurtsoan. Arrazoibide hau, ordea, ez lukete, adibidez, hurrengo for- mulazioan mantenduko: «Aberatsa izateko diru asko egin behar dut, ez dut diru asko egiten/ezin dut diru asko egin, baina nik aberatsa izan nahi dut, beraz aberatsa naiz». Aberastearen teoriak inplikazio materiala eskatzen duela argi dago; euskalduntzearen teoriak ere bai, ordea, baina aberastearen teorian dedukzioaren emaitza erreala erraz asumitzen den bitartean (pobre segitzea), euskalduntzearen teorian espekulazioari heltzen diote salbazio-taulatzat eta, azkenean, atsegin zaien ondorio fiktizio batean porturatzen dira.

Euskal Herria terminoak gaitzesle asko ditu gaur zoritxarrez eta ez bakarrik erdaltzaleen munduan, baita abertzaleen (?) munduan ere. Euskal Herria terminoak euskararen inplikazioa berekin du eta, gainera, era nabarmenean. Hauek nahiago dute País Vasco, Pays Basque edo Vasconia bezalako izenen bat, berez ez duelako nahitaez euskararen konpromisorik. Eta izen nolabait esateko neutroa nahi zuen bat Sabino Arana izan zen. Ez dakigu zergatik arbuiatu zuen Euskal Herria izen historikoa eta zergatik asmatu zuen beste bat, euskararekiko loturarik ezkutuena ere betirako desa- gertuko zukeena: Euzkadi (gaur Euskadi). Asmakizun honen arabera, «euskal» izenlaguna euzko izenlagunez ordezkatu zuen eta «euskalduna», berriz, euzkotarra izenlagunez. Hemen galdera bat datorkigu burura: zer da euzko? Nor da euzkotar? Eta erantzuna bat-batean sortzen da: nornahi izan daiteke euzkotarra, hala nahi badu eta besterik gabe. Termino honek ez du nahitaez euskararen inplikaziorik. Sabino Aranari odola, deiturak eta Jainkoa zitzaizkion garrantzizkoak euskaltasuna definitzeko orduan, ez euskara. Burgesia erdaldunduaren boterea (ekonomiaren baliabideak azken finean) bereganatu beharra zeukan inola ahal bazuen, eta hori ezin zezakeen lortu Espainiako merkatuari begira bizi ziren euskal oligarken erdalduntasuna kondenatuz. Esan behar da, hala ere, Euzkadi termino berri euskal konpromisoz gabetuak ere ez ziela ekonomiaren jaun han- dizkiei kili-kili egin, ez behintzat Euzkadi nazio independentea ­nahiz ez euskalduna­ sortzeko bezainbat eta nahiago izan zuten, nahiago dute eta seguru aski nahiago izango dute aurrera ere, Espainiari estuki atxikita jarraitzea. Euzkadi estatu libre bezala eraikitzearen proiektu politikoak Sabinoren beraren garaian bertan egin zuen porrot eta, geroztik, bere pentsamenduaren jarraitzaileek ere ­jeltzaleen kupulak batik-bat­ apenas duten inolako soberania politikoren irrikarik ez beharrik. Irlanda ere gehitxo gertatu zaie.

Dena dela, Sabino Aranaren garaian euskararen abandonuaz konbentzimendu politikora iristea gaur baino askoz erosoago edo logikoagoa gerta zitekeen, familiaz goiko erakunde eta organismo guztietan ­elizan salbu­ gaztelania erabiltzen baitzen. Gaur, zorionez karrera unibertsitario batzuk burutu daitezke euskaraz, ez gehiegi eta ez oso egoki, baina esperantzari zirrikitu bat irekitzeko heinean bai behintzat. Hemendik segitzen da kupula jeltzaleak zezen suharra daukala toreatzeko euskararen aldeko mundu ko- herente eta exijentean. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Construir consensos en Euskal Herria
Euskal Herria
Adams: «Es tiempo para ser valiente y actuar con coraje»
Ekonomia
Fallece un empresario del transporte al ser arrollado por un camión en Pasaia
Mundua
Abu Mazen se muestra flexible y amplía en tres días el plazo para llegar a un acuerdo
Euskal Herria
Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Euskal Herria
Zapatero apura el plazo para dar luz verde a la negociación con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea