Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Larunbat goizean departamenduaren sorrerari buruzko herri-kontsulta eskatzeko sinadura bilketa egingo dute Ipar Euskal Herriko herriko etxeetan. Behar diren 46.000 sinadura jasotzeko beste bultzada bat izango delakoan, Batera plataformak dei egin die herritarrei bertara daitezen, «aitzinean duguna sekulako erronka baita».
BAIONA
Duela bi hilabete sinadura-bilketa abiatzeko Batera plataformak Ezpeletan egin zuen ba-tzarrean erabilitako hitz ber- berak ekarri zituen gogora, atzo, Sauveur Bacho AED Departamenduaren aldeko Hautetsien elkarteko ordezkariak:«46.000 sinadura biltzea sekulako erronka da. Arrisku handiak hartu ditugu eta guztiok jabetu behar gara erronka honen garrantziaz». Hain zuzen ere, kanpainari beste bultzada bat emateko datorren larunbat goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako herriko etxe guzti-guz- tietan sinadura-bilketari ekingo diote. «Dagoeneko udalen bi herenek, horien artean Baionakoak, Angelukoak eta Biarrizkoak baieztatu digute bulego bat edo udal-areto bat utziko digutela sinadurak jasotzeko», esan zuen Panpi Dirassar kanpainaren koordinatzaileak, aretoren bat utziko ez dieten herrietan ere Baterak mahai bat jarriko duela ziurtatu ostean. Posta-zigilua behar ez duten txartelen banaketa masiboa ere hasi berri du plataformak, eta ekainean Biarnon abiatuko dute kanpaina. Izan ere, Paueko Kontseilu Nagusiari euskal departamendu bat sortzeko herri-kontsulta egin dezala eskatzeko behar diren 46.000 sinadurak Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan bil daitezke.
Hautesleak soilik
Gehienak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan jasoko direla jakin arren, Biarnon ere eskatzeko prestaera azaldu du Baterak:«Bertan ezer berezirik egin gabe, 200 bat bildu ditugu», esan zuen Dirassarrek.Orotara, orain artean 6.000 hautesleren sinadurak eskura-tu dituzte, baldintza hori de- partamenduko hautes-zerrendetan egotearena ezinbeste-koa baita sinadura eman ahal izateko. Herri batzuetan legez behar den %10 gainditu ere egin da, esaterako, Irisarrin (%15), Heletan, Arberatzen eta Gamarten, baina, «hori eta gehiago» beharko dela nabarmendu zuten atzo Baionan egindako agerraldian. Horregatik, larunbateko kanpaina indartzeko eta izenpetzaile bakoitzak beste bina edo hiruna bilatzeko balioko duela espero dute kanpainaren antolatzaileek.
Bilketa «legala eta demokratikoa» dela nabarmendu dute berriro
BAIONA Herri-kontsulta eskatzea erabat lege barnean dagoen zerbait dela adierazi zuten irmotasunez atzo Baionan bildutako Baterako kideek. Horrez gain, ariketa «erabat demokratikoa» dela ere nabarmendu zuten, eta kanpainaren inguruan sortu den polemika salatu. Martine Bisauta Berdeetako kideak harridura azaldu zuen, «batez ere ezkerreko esparruan dauden zenbaiten aldetik» egiten ari diren adierazpenekin:«Urteak daramatzagu entzunez gai honek bizitza politikoa pozoitzen duela, eta, orain, he- rritarren iritzia jakiteko eta behingoz eskakizunaren inguruan gauzak argitzeko aukera eskatzen denean, unea ez dela, kontu honek ez dituela herritarrak interesatzen eta antzekoak entzuten ditugu hainbestetan hurbileko demokraziaz aritzen direnen aldetik. Surrealista da». Ildo beretik, Jean-Rene Etchegaray Baionako UDFko zinegotziak sortutako eztabaida «juridikoa baino politikoa» dela adierazi zuen, eta zentzugabekeriatzat jo zuen deszentralizazioaz horrenbeste hitz egiten denean, bai prefetak zein Kontseilu Nagusiko lehenda- kariak berak erabiltzen dituzten argudioak.
|