Elkarrizketa Ajuria Eneko Itunak berak babesten zuela argudiatu du Lopezek
Ezker abertzalearekin bilduko dela esan zuen iragan astean, eta asmo horri tinko eusten dio Patxi Lopezek. Gainera, PSEk printzipioak ez dituela aldatu argitu zuen, batik bat PPren aldetik jasandako «jazarpen estrategiari» erantzunez. Hala, ezker abertzalearekin biltzea Ajuria Eneko Itunak babesten duela gogorarazi, eta harekiko zintzo agertu da.
BILBO
PSEko agintariak ezker abertzalearekin hitz egiteko asmoa duela iragarri zuenetik ika-mika oparoa sortu da, eta atzo, horren harira, zenbait kontu «argitzeko» agerraldia egin zuen Patxi Lopezek Bilbon.Hain zuzen, bertan azaldu zuen, Gobernu espainolak ETArekin elkarrizketak abiatzen dituenean, bere alderdiak Batasu- narekin izango duen bilkura bera ere Ajuria Eneko Itunak 7.,8. eta 9. puntuetan babesten duela. Hala, PSEk Itun harekiko zein azken hauteskundeetako programarekiko fideltasuna gordetzen duela gaineratu zuen Lopezek. «Gu ez gara aldatu. PPk azaldu behar du ea zergatik ziren onak lehen guztion artean sinatu genituen printzipio haiek, eta ea zergatik orain ez diren onak», esan zuen. Izan ere, PSEko buruak prentsaren aurrean berretsi zuen ezker abertzalearekin biltzen direnean honakoa gogoraraziko diotela: «Euskal gizartearen zati baten ordezkari gisa beharrezkoak dira alderdien arteko elkarrizketan. Baina, elkarrizketa hori posible izan dadin, haiek dagoz- kien urratsak egin behar dituzte, eta legalizaziora eramango dituzten printzipio demokratikoak onartu. Politika indarke- riarekin modu erradikalean bateraezina dela ulertu behar dute, eta harengatik aldendu».
«Gu ez gara aldatu» Lopezek azaldu zuenez, beraz, dei hori helaraziko diote Batasunari bilkuran, eta, hori hala, PSEk ohiko jarrera politikoari eusten diola ere esan zuen. «Gu ez gara aldatu. Guztiok egon beharko ginateke ados ezker abertzaleak indarkeriaren kobertura utzi eta politikarako urratsa egitea demokraziarentzat onuragarria dela esatean», gaineratu zuen segidan.
«Zergatik zen lehen hori ona, eta orain ez? Zergatik da ona PP izan ezik beste guztien ustez? Orain gobernatzen duena PSOE delako soilik?», itaun zuen. Hain zuzen, bilkura egiteko asmoa iragarri zuenetik PP alderdiaren aldetik «jazarpen estrategia» pairatzen dutela gaitzetsi zuen Lopezek, eta «gezur» gehiagorik ez dutela onartuko ere aipatu zuen.PSEko agintariaren aburuz, bere alderdikideek beti esan dute Jose Luis Rodrigez Zapatero presidenteak iazko maiatzeko ebazpena aurrera eramateko Kongresura jotzen due- nean herri honetan «bi agertoki» zabalduko zirela: «Armak uztea eraginkor egitekoETAren eta Gobernuaren arteko elkarrizketarako» bata, «eta euskal alderdien arteko elkarrizke- ta politikorako» bestea. «Bigarren horrek Euskadi guztion artean eraikitzea ahalbidetuko duen elkarbizitzarako markoa zehazteko akordioa lortzea izan behar du xede», esan zuen. Eta, errotik ukatu zuen «elkarrizketarako bi esparru edo bi mahaien teoria» ETArena denik, «demokratena» baita. Hala, erakunde armatuak agenda politikoa ez duela zehazten nabarmenduta, «gezurrik» ez esateko eskatu zion PPri: «Hura baita ez duen eta gainontzeko alderdiok onartzen ez diogun gaitasun politikoa ETAri eman nahi diona». Osterantzean, Lopezek ziurtatu zuen PP «beharrezkoa» dela bake prozesuan, baina haren jarrera kontrakoa izanik ere, bakerako bidea ez dela geldituko ohartarazi zuen; «gehiengo handiak hori bultzatzen duelako eta presidenteak hori lortzeko konbentzimendu osoa duelako». Alderdi interesen gainetik, PSEren xedea bakea eta askatasuna» lortzea dela esan zuen.
PSNren babesa baduela argitu du, baita biktima batzuena ere
Batasunarekin bilduko dela esan izanak PPren kritika sorta eragin du. Baina, kazetariek PSN-ren jarreraz ere itaun zioten Lopezi. PSEko burua argi asko aritu zen arlo horretan. Bere alderdiak bilkura hori aho batez onartu duela esan, eta PSNko idazkari nagusi Carlos Chivitek ere babesa agertu diola argitu zuen. Osterantzean, ETAren biktimak Gobernuaren asmoei agertu arbuioez ere itaun zioten, AVTk larunbaterako deitu protestaren harira. «Bertan biktima batzuk egongo dira, baina ez guztiak», argitu zuen. -
El Gobierno de Lakua califica la reunión de «paso adelante»
GERNIKA El Gobierno de Lakua calificó ayer de «paso adelante» el anuncio de Patxi López de que el PSE mantendrá en breve una reunión oficial con la izquierda abertzale. Miren Azkarate, portavoz delEjecutivo autonómico, recordó que dirigentes de ambas formaciones llevan años manteniendo contactos. «Que ahora se añada el adjetivo oficial con luz y taquígrafos, con fotógrafos y medios, está bien», manifestó. Azkarate precisó que «tampoco es la primera vez» que se produce un encuentro de estas características porque en el año 1998, «después de la declaración de tregua por parte de ETA, también hubo un encuentro oficial del entonces secretario general del PSE, Nicolás Redondo» con Arnaldo Otegi. «Pero, en cualquier caso, es un paso adelante indudablemente», insistió. Preguntada sobre si el anuncio de este encuentro favorece la creación de una mesa de partidos, la representante del Ejecutivo de Lakua señaló que «el lehendakari ha repetido en muchas ocasiones que no es bueno» que se hable «un día sí y otro también» de este foro. Además, incidió en que «la mesa de partidos no es un fin absoluto» y subrayó que no se trata de «establecer tal día» para crearla «y ya está», sino que se debe trabajar «de forma discreta» para consensuar la metodología, los principios y los contenidos de lo que se discutirá. «Esa será la única vía para que, en el momento en que se constituya esa mesa o se llegue a ese foro multipartito, lleguemos con las garantías suficientes para saber que va a ser posible alcanzar un acuerdo», aseveró Azkarate.
|