GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-06-07
- Durango-Durango Emakumeen Saria
Ljungskog suediarrak dohainak erakutsi ditu

DURANGO

Susanne Ljungskog suediarrak erakustaldi ederra eman zuen atzo Durango-Durango Emakumeen Sarian. Sasoi betean, Buitenpoort-Flexpoint taldeko txirrindulariak aurkari guztiak utzi zituen atzean Muniketasen bigarren igoeran. Bizkaia-Pandak, berriz, maila polita erakutsi zuen.

Bi munduko txapelketa ditu Ljungskogek, 2002. eta 2003. urteetan irabazitakoak, hain zuzen, eta txirrindulari osoa dela erakutsi zuen Durangon. Suediarrak lasterketa apurtu zuen eta lan bikaina burutu zuen 113 kilometroren ostean.

Irteeran, 14 talde azaldu ziren guztira, Luperiniren eta Boubnenkovaren taldeak ez baitziren atera. Egun eguzkitsuan, ahaleginak hasieratik izan ziren, baina garaipena Muniketasko bi igoeretan erabaki zen erabat.

Lehendabizikoan, Iurretatik hasi ziren. Ljungskogek aurreneko aldiz jo zuen erasora eta tropela luzatu eta helburua lortu zuen: lasterketa aukeratu zuen. Bigarrenean, aldiz, Muxikatik ekin zioten mendateari. Onenak buruan geratu ziren, hala nola, Ljungskog, Rasmussen, Senff, Brandli eta Zugno. Azken kilometroan, suediarrak hanka egin zuen. Helmuga hamar kilometrora zuela, agerian utzi zituen dohainak ordekan eta harrapaezin bilakatu zen.

Durangon, besoak altxatu zituen Buitenpoort taldekoak eta sasoian azaldu zen bihar hasiko den Iurreta-Emakumeen Birari begira.Rasmussen danimarkarrak eta Senff alemaniarrak lagundu zioten goi-mailako podiumean.

Alcalde eta Naiara Telletxea euskaldun onenak izan ziren eta hirugarren multzoan iritsi ziren, 16. eta 17. sailkatuta, hurrenez hurren.



Iturriaga y Boubnenkova no estarán en la Bira
Eneritz Iturriaga no tomará parte en la Iurreta-Emakumeen Bira. La de Abadiño ha preferido no forzar su reaparición, después de apenas competir debido a una mononucleosis y un virus estomacal. La vizcaina retomó los entrenamientos hace tres semanas y ha mejorado, pero todavía no recupera de un día para otro.Por otra parte, la vigente ganadora, Boubnenkova, tampoco estará en Iurreta mañana.La baja de última hora de la rusa ha causado malestar en la organización. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Construir consensos en Euskal Herria
Euskal Herria
Adams: «Es tiempo para ser valiente y actuar con coraje»
Ekonomia
Fallece un empresario del transporte al ser arrollado por un camión en Pasaia
Mundua
Abu Mazen se muestra flexible y amplía en tres días el plazo para llegar a un acuerdo
Euskal Herria
Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Euskal Herria
Zapatero apura el plazo para dar luz verde a la negociación con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea