- Dauphine libere
Gilbert lider berria da bigarren saioa eskuratuta
BILBO
Philippe Gilbert belgikarrak ezustekoa eman zuen atzo Dauphine Liberen. Izan ere, Fdjeux taldekoak 2. etapa erdietsi zuen eta lasterketako lider berria da. Gilbertek berak, Joly taldekideak eta Vasseur-ek (Quick Step) 44. kilometroan egin zuten ihes tropeletik eta laugarren mailako lau mendate gainditu zituzten. Vasseurrek hirugarrenean esan zion agur garaipenari; Jolyk, berriz, laugarrenean. Hortaz, 23 urteko Gilbert bakarrik helmugaratu zen. Wegmann liderarren Gerolsteiner taldeak erritmoa bizitu
zuen, baina ez zen nahikoa izan, eta Gilbertek elastiko horia jantzi zuen. Gaur,
43 kilometroko erlojupekoa izango
dute.
|