GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-07
- Aurkaria
Otaegi: «Borroka egitera joango naiz»

DONOSTIA

Joseba Otaegi zizurkildarrarentzat bigarren finala jarraian izango da.Iaz Iriarterekin neurtu zen, baina galdu egin zuen. Haren ustez, aurten ere ez da faborito izango.

«Egia esan, Rekondo gu baino maila bat gorago dagoela iruditzen zait. Izan du bolada txar bat Atutxaren aurka galdu zuenean, baina berriro ere errekuperatuta ikusten dut, eta bera aterako da faborito»

Horrela izanda, nahiago omen du, gainera: «Bera faborito ateratzen bada, niretzat hobe, ez baitut inongo presiorik izango.Hala ere, gerra ematera joango naiz, eta Rekondori gauzak oso zail jartzea espero dut», esan zuen.

Finalera nahiko une onean iritsi omen da: «Egia esan bai. Izan dut bolada txarren bat, baina orain ongi nago. Orain dela bi aste lortu nuen finalerako txartela, eta hurrengo egunean Gipuzkoako Bigarren Mailako finala jokatzeko ere sailkatu nintzen, eta asteburu horrek sekulako indarra eman zidan», aitortu zuen zizurkildarrak.

Iaz, Iriarteren aurkakoan gorriak ikusi zituzten bi aizkolariek. Nerbioek janda, oso gaizki pasa baitzuten: «Nerbioek zeresan handia izan zuten iaz, bai nigan, baita Iriarterengan, baina esan behar da baita ere, nahiko erreta heldu ginela. Binakakotik hasita, ia geratu ere egin gabe aritu baikinen hilabete askoan, eta hori nabaritu egin genuen».

Orain dela bi urte eskas hasi zen aizkoran, eta daraman ibilbidearekin oso gustura dago: «Oraintxe izango dira bi urte aizkoran hasi nintzela, eta oso gustura nago. Hobetzen ari naizela ikusten dut, eta horrek asko laguntzen du aurrera egiteko», esanda agurtu zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Construir consensos en Euskal Herria
Euskal Herria
Adams: «Es tiempo para ser valiente y actuar con coraje»
Ekonomia
Fallece un empresario del transporte al ser arrollado por un camión en Pasaia
Mundua
Abu Mazen se muestra flexible y amplía en tres días el plazo para llegar a un acuerdo
Euskal Herria
Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Euskal Herria
Zapatero apura el plazo para dar luz verde a la negociación con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea