GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-07
- Urrezko Aizkora (23 urtez azpikoen finala)
Adituen ustez, Rekondo aterako da faborito
·Leitzarraren ustez, ordea, finala oso parekatua izango da

DONOSTIA

Jon Rekondo leitzarra da, adituen ustez, larunbatean Azpeitian jokatuko den 23 urtez azpikoen Urrezko aizkorako finala irabazteko faboritoa, nahiz eta Joseba Otaegik iaz ere finala jokatu zuen.

Leitzarra, ordea, ez dator iritzi horrekin bat: «Nik uste dut biok ditugula irabazteko aukera berberak. Ni onenekin ere aritu naiz aurten, eta Lehen Mailako aizkolariren bat kanporatu izanak ez du esan nahi orain faborito atera behar naizenik», esan zuen Rekondok.

Izan ere, ez du uste Otaegi baino gehiago denik: «Maila honetan denok gara maila beretsukoak. Ez dut uste ni Otaegiren gainetik nagoenik. Bera ikusi dut azkenaldian, eta oso maila onean aritu da», esan zuen leitzar gazteak.

Faborito izate horrek presioa ez diola gehituko ere ohartarazi zuen Rekondok: «Ni lasaia naiz, eta normalean lasai joaten naizprobetara. Larunbatean ere hala joango naizela uste dut. Faborito atera edo ez, horri ez diot kasurik egingo».

Orain arteko bakarkako Urrezko Aizkoran proba bakarra izan ohi zen, proba luzea, alegia. Aurten, ordea, erabat aldatu da, eta lan motzeko proba dezente egin behar dira. Bietara ongi moldatzen dena omen da leitzarra: «Egia esan bai. Proba bakarrera ongi aritzen naiz. Hasi eta bukatu lan bakara izaten da, nahiz eta luzea izan. Proba ezberdinetan ere ongi aritzen naizela uste dut, nahiz eta adi ibili behar den. Hemen enbor txar bat egokituta denbora asko gal dezakezu, eta horrekin batera proba osoa galtzeko arriskua izaten da». Epaietan asmatzea ere garrantzi handia omen du horrelako proba laburrek: «Horrek sekulako garrantzia du. Epairen batean ez baduzu asmatzen, segundo askok ihes egiten dute, eta amaieran horien falta izaten da», esan zuen.

Ahal badu, hasieratik atera nahi du denbora: «Horrelako probetan beti saio luzera abantailarekin heltzea izaten da onena, eta horretarako hasieratik saiatu behar da denbora ateratzen, baina Otaegi ere maila handiko aizkolaria da, eta zaila izango da hori lortzea», esanda agurtu zen Jon Rekondo leitzarra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Construir consensos en Euskal Herria
Euskal Herria
Adams: «Es tiempo para ser valiente y actuar con coraje»
Ekonomia
Fallece un empresario del transporte al ser arrollado por un camión en Pasaia
Mundua
Abu Mazen se muestra flexible y amplía en tres días el plazo para llegar a un acuerdo
Euskal Herria
Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Euskal Herria
Zapatero apura el plazo para dar luz verde a la negociación con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea