GONZALEZ-EULATE 22
XALA-PASCUAL 20
BERGARA
Sebastien Gonzalezek eta Pedro Martinez de Eulatek sufritu egin behar izan zuten atzo Bergaran jokatutako Mendekoste jaialdiko partida nagusian garaipena lortzeko.
Azkaineko aurrelariak partida hasiera ona egin zuen, eta urdinen ahuldadea ondo aprobetxatuz gorriak 9-0 aurreratu ziren. Pozak, hala ere, gutxi iraun zienGonzalezi eta Eulateri, urdinak berehala tanto bakarrera hurbildu baitziren (9-8).
Hortik partida amaierara arte berdinketa ugari egon ziren markagailuan, eta azkenean garailea azken tanto bietan erabaki zuten. Pascualek gora bidali zuen pilotakada, eta gorriak garaipenarengandik tanto bakarrera utzi zituen. Azkena, berriz, Gonzalezen hormabiko ikusgarri bati esker lortu zuten gorriek.
Jaialdiko lehendabizikoan larunbatean Bigarren Mailako Buruz Buruko txapela eskuratutako Berasaluze IX.ak eta Goñi III.ak Capellan eta Nalda III.aren aurka jokatu zuten. 7-3 galtzen ari zela berriztarrak min hartu zuen sorbaldan, sakea egin eta gero, eta 16-8koarekin partida amaitzeko aukerarik ez zuela izango ikusi zuen, eta neurketa bertan behera laga behar izan zuen.
Bestalde, Asegarcek antolatutako Naturgas Torneoko finala hurrengo larunbatean jokatuko dute Zornotzan Berasaluze VIII-Patxi Ruiz eta Leitza-Zearra bikoteek.