GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-07
Haur eskolatuak dituzten etorkinak, legeztatuta

BAIONA

Estatu frantseseko Barne ministro Nicolas Sarkozyk bere immigrazio legearen proposamena Senatuan onartu zen egunean berean jakinarazi zuen haur eskolatu txikiak dituzten etorkinak erregularizatu eginen dituela. Atzo egoera irregularrean dauden etorkinak erregularizatu egingo dituztela esan zuen, baldin eta estatuan jaio den haur bat baldin badute edo oso txikia zelarik heldu baldin bada eta eskolan matrikulatua badago. Salbuespen gisa legeztatuko dituzten etorkin horien beste baldintza batzuk ere bete beharko dituzte, frantsesa bakarrik hitz egitea eta bere jatorrizko herrialdearekin loturarik ez izatea, esaterako.

Egun estatuan indarrean dagoen Immigrazio Legea asko gogortzen du Sarkozyren proposamenak. Horren kontra Estatuan sortu den “Erabili eta botatzeko immigrazioaren kontrako plataforma”ko Ipar Euskal Herriko taldeak heldu den larunbaterako elkarretaratzea antolatu du legearen kontra sinadurak biltzeko. Baionako Bost Kantoietako plazan izanen da mahai bat goizeko hamarrak eta eguerdia bitartean eta laurak eta seiak bitartean. Sinadura Internet bitartez ere helaraz daiteke, www. contreimmigrationjetable.org webgunean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Construir consensos en Euskal Herria
Euskal Herria
Adams: «Es tiempo para ser valiente y actuar con coraje»
Ekonomia
Fallece un empresario del transporte al ser arrollado por un camión en Pasaia
Mundua
Abu Mazen se muestra flexible y amplía en tres días el plazo para llegar a un acuerdo
Euskal Herria
Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Euskal Herria
Zapatero apura el plazo para dar luz verde a la negociación con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea