GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-07
EAEko 8.049 ikaslek selektibitatea egingo dute

BILBO

Euskal Autonomia Erkidegoko 8.049 ikaslek unibertsitatera sartzeko hautaproba gaur hasiko dute. Horietatik, 4.182k euskaraz egingo dute, eta gainontzekoek gaztelaniaz. Nafarroako ikasleek, aldiz, hilaren 12tik 14ra bitartean egingo dituzte unibertsitatera sartzeko hautaprobak.

Azterketak arratsaldeko lauretan hasiko dira; lehendabizi Hizkuntza eta Literatura proba egingo dute, eta, jarraian, Historia edo Filosofiakoa. Bihar, ikasleek hautatutako Batxilergo motaren araberako derrigorrezkoen eta hautazkoen probak egingo dituzte, eta ostiralean euskarazko azterketa eta aukeratutako atzerriko hizkuntzakoa egin beharko dute, esaterako, ingelesekoa edo frantsesekoa.

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan 51 epaimahai egongo dira, era honetan banatuta: 8 Araban, 16 Gipuzkoan eta 27 Bizkaian. Gasteizko campuseko fakultatean bost epaimahai egongo dira, Elurretako ikasgeletan beste bi, eta zortzi- garrena Laudioko Canciller Ayala Bigarren Hezkuntzako institutuan. Gipuzkoako epaimahaietatik, hamahiru Donostiako hainbat ikastegitan egongo dira, horietatik lau Ignacio María Barriolan, gainontzeko hirurak Eibarko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan. Azkenik, Bizkaiko Leioako campuseko lau ikastegietan hamahiru epaimahai egongo dira, beste hamaika Bilboko fakultateetan eta eskoletan, eta azken hirurak Portugaleteko Nautika eta Itsas-Makineria Eskolan eta Barakaldoko Meatze Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Construir consensos en Euskal Herria
Euskal Herria
Adams: «Es tiempo para ser valiente y actuar con coraje»
Ekonomia
Fallece un empresario del transporte al ser arrollado por un camión en Pasaia
Mundua
Abu Mazen se muestra flexible y amplía en tres días el plazo para llegar a un acuerdo
Euskal Herria
Baterak sinadurak bilduko ditu herriko etxeetan
Euskal Herria
Zapatero apura el plazo para dar luz verde a la negociación con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea