GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-06-11
Sentimendu kontuak

Gutun hau idazterako orduan sentimendu asko dauzkat pilatuta, bai buruan, bai bihotzean. Batez ere bihotzean.

Juan Jose Gomez Lopezi ­guretzat, lagunentzat eta Ortuella osoarentzat, Patxi denari­ hamahiru urtez luzatu nahi diote ezarritako kondena. Hamazazpi urteko kondena betea duen arren (hau da, kondena oso-osorik betea dauka, kodigo penalaren arabera), Auzitegi Goreneko 3. aretotik irtendako bi horri grapatuta diote beste hamahiru urtez Estatuaren atzaparretan egon behar duela. Uztailaren 14an zuen jarrita irteteko eguna. Auzitegi Nazionalak, eta areto horrek berak jarritako dataren arabera.

Baina hara! Zelako bueltak ematen dituen bizitzak! Legea berriro irakurri, eta lehen uztailaren 14an irten behar zirela ulertzen zuten moduan, orain, eta garai berriaren betaurrekoak jarrita, beste hamahiru urtez egotera behartzen dute.

Zuk, Patxi, ondo adierazi zenuen. Garai berriak pozgarriak dira, ilusioz betetakoak, lan askokoak, jakina. Baina po- litak eta esperantzaz betetakoak. Baina zuentzat... Zuentzat, euskal preso politiko guztientzat, ez dago balio duen tregoarik, ez atsedenik, ez garai berririk. Zuentzat, Estatu espainolaren ustez, katearen maila ahulenarentzat, garai gogorrenak ailegatzen ari dira. Baina eskarmentu askokoak zarete, gogorren artean gogorrenak, eta jakin badakizue ere, inor baino argiago, irabazten ari zaretela. Ari garela. Eta garaipena sumatu ahal den heinean, etsaia urduriago jartzen da. Beraz, lasai. Patxadaz hartu eta borroka dezagun ondo merezita daukazunaren alde. Askatasuna. Zuk, eta beste preso politiko guztiek.

Eta hasieran esaten nuen moduan, sentimendu asko daukat bai buruan, bai bihotzean. Batez ere bihotzean. Eta horrek nik ere askatuko ditut kalean besarkatzen garen memento berberean. Bitartean, bihotza bero, baina burua hotz arituko gara.

Fuerte, fuerte jarri Patxi, eta heldu zaitez ez jausteko. Laster, pentsatu baino arinago, harkaitzei lotuta mendian gora egingo dugu denok berriro ere.

Patxi Ortuellako euskal preso politikoa da. 2002an aske geratu zen 3/4ak beteta. 2003ko azaroan kartzelaratu zuten bere zigorra oso osorik betetzeko. Gaur egun, Palentziako Dueñas espetxean dago bahituta.

Asier Arroita Lafuente - Ortuella


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea