GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-11
- Top 14ko finala
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
·Lehen zatiko orekaren ostean, bigarrenean lapurtarrek bost entsegu egin zituzten

BIARRITZ 40
TOLOSA 13

BIARRITZ

Biarritzek bigarren txapela jarraian lortu zuen atzo Parisen, eta iazkoari eutsi zion. Biarritz jaun eta jabe izan zen, batez ere bigarren zatian, eta ez zuen utzi zalantzarako tarterik, amaierako markagailua ez baitzen kasualitatea izan.

Lehen zatia ez zen ona izan. Bi taldeak atzean sendo aritu ziren, eta ez zuten arriskurik hartu nahi izan. Zalantza zegoen Biarritzek finalari nola ekingo ote zion, orain dela bi aste Cardiffen Europako Kopa galdu ostean, baina zuri-gorriak irabaztera joan ziren, eta lotsagabe ekin zioten neurketari.

Baloiaren ardura berek hartu zuten, eta lehen minutuan aurreratu ziren Yachvilik lortutako zigor bati esker. Pozak, ordea, ez zuen gehiegi iraun, Michalakek drop bat lortu baitzuen, eta markagailuan berriro ere oreka zen nagusi.

Biarritzek agindu egin nahi zuen, baina ezin zuen Okzitaniako taldearen atzea gainditu, eta jokoa ez zen ikusgarria izan. Nagusitasun horri esker iritsi zen hemezortzigarren minutuan euskaldunen aldeko bigarren zigor-kolpea, baina oraingoan Yachvilik ez zuen asmatu, eta beste sei minutu itxaron behar izan zuten markagailuan berriro ere aurretik izateko, lapurtarren jaurtitzaileak ez baitzuen bere zigor-kolpea alferrik galdu.

Elisaldek, Tolosaren jaurtitzaileak, bere lehen zigor-kolpearekin asmatu zuen, eta berriro ere berdinketa erakusten zuen markagailuak. Hurrengo minutuetan ere jokoa ez zen gehiegi aldatu, bi taldeak entseguko marratik nahiko aparte baizebiltzan. Atsedenerako lau minutu falta zirela lortu zuen Yachvilik bere hirugarren zigor-kolpea, eta 9-6 aurretik joan ziren atsedenera.

Dena aldatu zen

Bigarren zatiak ez zuen lehenengoarekin zerikusirik izan, Biarritzek jokoa erabat aldatu baitzuen, nahiz eta lehenengo zazpi minutuetan lortutako bi entseguek zerikusi handia izan zuten. Bosgarren minutuan, Dambielek ederki gainditu zuen tolosarren atzealdea, eta Gobeleti baloia oparitu zion lehen entsegua egiteko. Yachvilik transformatu egin zuen. Bi minutu geroago, Tolosa erasoan zebilela, Gobeletek baloia harrapatu, ostiko luze bat eman, eta Bobok, bere abiadura aprobetxatuz, bigaren entsegua egin zuen. Berriro ere Yachvilik transformazioa lortu zuen, eta 23-6koa jarri zuen markagailuan. Hortik aurrera Tolosa erabat urduritu zen, eta euskaldunek beren jokoa lasai egin ahal izan zuten. Hamar minutu geroago, Traillek lapurtarren hirugarren entsegua egin zuen, eta partida erabakita geratu zen.

Hurrengo minutuetan Tolosa ahalegindu zen, eta markagailua murriztu zuen transformatutako entsegu bati esker, baina etsita zeuden. Biarritzek aukera ez zuen alferrik galdu nahi izan, eta partida amaitu aurretik beste bi entsegu ere egin zituen Augusti eta Harinordokiri esker. Amaieran, festa nagusitu zen zelaian eta harmailetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea