GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-11
Nobela berria argitaratu du Patxi Zubizarretak
·2006ko Etxepare Saria eskuratu du idazle ordiziarrak «Txantxa. Quick»ekin

Topikoetatik ihes egin nahian. Literatur munduak idazlea murgiltzen duen giro elitistatik aldendu nahian. Denboraren abiaduran etena lortzeko asmoz. Hirigunetik aldendua dagoen Gasteizko Errekaleor auzoan egin zuen Patxi Zubizarretak «Txantxa. Quick» bere azken eleberriaren aurkezpena. Liburuan legez, komunikazioa landu zuen bertan idazleak.

GASTEIZ

«Neska-lagunak eta biok Errekaleor auzoa ezagutu genuen Gasteizera pisu merke baten bila etorri ginenean. Oinez etorri ginen, urrun zegoen. Hotza eta eguraldi txarra egiten zuen eta ailegatzean erabat beldur ginen auzoa ikusita. Higiezinen enpresako tipoari deitu eta gezurra esan genion: “Ez duzu hona etorri beharrik, beste pisu bat aurkitu dugu-eta». Anekdota hori kontatu zuen Patxi Zubizarretak Etxepare saria eskuratu duen liburuaren aurkezpen moduan.

“Txantxa. Quick” kameraz beteriko etxea da. Hitz-joko horrekin Patxi Zubizarretak adierazi nahi izan du, batetik, telebistako kamera ezkutuko programetan bezala sartzen dela autorea gizartearen trapu zaharretan. Martaren eta Danielen bikote harremanean oinarrituta, Zubizarretak komunikazioaz eta horren gabeziaz idazten du. «Bata bestearekin fido ez direla, emakumeak kamerak jartzen ditu etxe barruan, baita gizonak ere logelan ­azaldu zuen idazleak­. Hauek etxean gertatzen denaren ikuspegia azaltzen digute. Haien arteko komunikazioan sakondu nahian, terapeutarengana jotzen dute laguntza bila».

Quick hitzak, ordeak, abiadura adierazten du. «Hasieran Kaliforniako semaforoek oinezkoei gurutzatzeko eskaintzen dieten segundoetan pentsatu nuen eleberriaren izen apropos bezala. 17 segundo, alegia. Denbora tarte horretan pertsona adinduak presaka eta urduritasunez ibili behar dira zebra-bidea gurutzatzeko ­hausnartu zuen­. Askotan sentipen hori daukat, presaka ibiltzen garela, lanean murgilduta eta arnasarik hartu ezinik».

Komunikatzeko beta hartuta eta lagunen arteko mintzaldiaz gozatzeko asmoz, hiritik auzo/herrira hurbiltasun bila joanda, Errekaleorren egin zuen Zubizarretak bere liburuaren aurkezpena. Han izan ziren Josean Sagastizabal, Xabier Etxaniz, Iban Zaldua eta Soziedad Alkoholikako baxu-jotzailea ere. «Nire kezkak jasotzen dituen eleberria da hau», aipatu zuen. Iñaki Aldekoa Erein argitaletxekoak nabarmendu zuenez, «apustua da liburu hau, patxadaz irakurtzekoa».



Nahitakotasun osoz eginiko ikurrezko liburua
J.V.M.

GASTEIZ

Patxi Zubizarretak Errekaleor auzoan kokatu ditu oraingoan eleberriko protagonistak. Gasteizen, urtetan, hirigunetik aldenduta eta, hortaz, baztertuta. Auzo horretatik egunero Marta protagonista lanera eramaten duen autobusa Armentia auzo aberatsarekin lotzen du idazleak. Auzo aberatsa eta pobrea kontrajartzeaz gain, ordiziarrak Martak lan egiten duen telebista eta etxean jarritako kamera ezkutuak ere parekatzen ditu.

Liburuaren zenbait pasarte zirriborroz beteak agertzen dira. Inprenta akatsa izan beharrean, bikote protagonistak terapeutak euren erlazioak hobera egin dezan eskatuta egindako idatzietako ezabapenak dira. Baina hitzak ez ezik, “Txantxa-Quick” idazkiak argazkiak ere biltzen ditu. Maiteminduta dagoen erretirodunak bere sentimenduak adierazteko modua dira liburuak biltzen dituen irudi erreal horiek. «Nahitakotasunez idatzita dago», adierazi zuen Iñaki Aldekoa Erein argitaletxekoak. Hausnarketa idazlearen esku.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea