Uribe, Morillo eta Bilbao, gazteen idazle kutunenak
DONOSTIA
Kirmen Uriberen “Garmendia errege”, Begoña Bilbao zenaren “Palestina zure mina”, Fernando Morilloren “Gloria Mundi” eta Marliese Arol alemaniarraren “Maitasuna besterik ez” liburuak hautatu dituzte gustukoenen artean Gipuzkoako 47 ikastetxeetako 4.434 ikaslek.
Galtzagorri elkarteak antolatzen du sariketa haur eta gazte literatura suspertu nahian 2000-2001ko ikasturteaz geroztik. Hamabi izenburuko zerrenda osatu ohi du Galtzagorrik eta liburu horiek irakurri ondoren atsegin dutena aukeratzen dute DBHko ikasleek.
Galtzagorri elkarteak Idazle Gaztea saria ere antolatzen du. Aurten 112 idazlan jaso dira eta irabazleak honakoak izan dira maila desberdinetan: Asier Rufo (Orereta Ikastola), Mikel Mantzizidor (Aita Larramendi) eta Izar Azpiroz (Haurtzaro Ikastola).
|