GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-11
AEKren aldeko bultzada Larrabetzun

LARRABETZU

Bi urteko etenaldiaren ondoren, Larrabetzuk hartu zuen atzo beste AEK Egun bat. Jardunaldian festa giroa nagusitu zen, eta, eguraldia ere lagun zutela, adin orotako euskaltzaleentzako egitarau oparoa izan zen aukeran. Nolanahi ere, antolatzaileek nabarmendutakoaren arabera, ekitaldiak bazuen helburu edo izaera berezirik ere.

Alegia, ikasturtean ikasitakoa plazaratzeko aukera eskaini nahi izan zuen atzo AEK-k. Eta, Euskal Herriko hainbat euskaltegitan euskara ikasten dabiltzanekin ere elkartzeko beta izan zuten bertaratutako herritar guztiek. Azken finean, «mintzamen saio erraldoia» izan zen, guztia ere festa giroarekin uztartuta.

Hala, ikasle, euskaltzale eta irakasle ugarik egin zuten bat deialdiarekin, eta horien guztien parte-hartzea sustatu nahian, egitarauak ekimen ugari uztartu zituen: bertso saioa, Xiba jokoa, Kukubiltxoren estreinako “Kukubel 2.0” ikuskizuna, zein Athleticeko jokalari ohien eta AEK-ko ikasle eta irakaslez osatutako taldearen arteko futbol partida, kasu.

Bi urteko etenaldiaren ondoren, beraz, «guztientzako jaialdi nazionala» izan zen Larrabetzukoa. Eta, paraleku hori hautatu izanak ere, arduradunen esanetan, izan zuen bai arrazoi zehatz bat.

Izan ere, Txorierriko AEK-k 30 urte bete ditu aurten; eta Derioko Txepetxa euskaltegiak, berriz, 20. urteurrena ospatzen du. Hartara, urte hauetan guztietan egindako lanagatik bere aitortza eskaini nahi izan zien atzo AEK-k jaialdiaren bitartez.

Ekitaldi horren aurkezpen agerraldian, adibidez, Kattin Bergara Nazio Batzordeko kideak zera azaldu zuen: «Euskara eta euskaltzaletasuna ez litzateke posible izango lan hori egingo ez balute, eskualdean euskalgintzan dihardutenak batu eta indartu baititu Txorierriko AEK-k».

Nolanahi ere, eskualdekoentzat ezezik, «Nire, hire, haren, gure, zure, zuen, haien... denon jai» bilakatu zen hitzordua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea