GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-11
Londresen atxilotutakoak libre daude, kargu barik
·Scotland Yardek onartu du operazioan «akats batzuk» egin zituela

WASHINGTON

Scotland Yardek «terroristak» zirelakoan operazio ikusgarri batean atxilotu zituen anaia biak libre utzi dituzte inolako kargu barik. Haien etxebizitzan arma kimiko bat ezkutatzen zutelako zantzuak zituztela argudiatu zuen Londresko Polizia Metropolitanoak, baina ez zuten armarik aurkitu eta, dirudienez, jatorriz bangladeshtarrak diren bi anaien kontrako frogarik ere ez.

2000. urtean onartutako Terrorismoaren kontrako Legearen arabera atxilotu zituzten 20 urteko Abul Koyair eta 23 urteko Abdul Kahar ­operazioan tiro bat jaso zuen­.

Zalaparta handiko operazioak egoneza sorrarazi du Britainia Handiko komunitate musulmanean, Gobernuaren «terrorismoaren kontrako gerraren» jomugan sentitzen direlako. Kritikak apaldu nahian, Scotland Yardek bere okerra zeharka onartu zuen, eta anaiei kalte-ordaina emango dietela agindu zuen. Dena den, Britainia Handiko inteligentzia zerbitzuek (MI5) emandako informazioa ­operazioa egiteko oinarri hartu zuten­ egiaztatzeko ikertzen jarraituko dutela erantsi zuen Scotland Yardeko bozeramaileak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea