GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-11
Naiara GUTIERREZ
Arroza, nazioarteko osagaia
Aurtengoa, Munduko Arrozak festa egiten den hirugarren aldia da. Kultura eta jatorri ezberdinetako pertsonak bildu ziren atzo Bilboko San Frantzisko auzoan eta Iruñeko eta Gasteizko alde zaharretan gastronomia eta bizipenak trukatzeko asmoz. Jaia goizean goiz hasi zen eta egun osoan hainbat ekimenez gozatzeko aukera izan zuten egun on bat pasatzeko asmoz bertaratu zirenek.

Arroza herrialde askotan era ezberdinetan prestatzen den elikagaia da. Lehenengo platera, bigarrena edo postrea izan daiteke eta saltsa eta zapore askorekin nahas daiteke. Bilboko San Frantzisko auzoan eta Iruñeko eta Gasteizko alde zaharretan Munduko Arrozak izeneko festa egin zuten, hiriko inguru horietan bizi diren kultura eta nazionalitate ezberdinak harremanetan jartzeko asmoz.

Jai-giroa goizean goizetik sumatu ahal izan zen, lehenengo ekintzak hamarretarako prestatuta zeuden-eta. Hala ere, Iruñean gauzak pixka bat atzeratu ziren arazo teknikoak zirela-eta, baina ordu baterako dena konponduta zegoen eta bertaratu ziren pertsonak jaian bete-betean sartu ziren.

BILBO, GASTEIZ, IRUÑEA

Bilbon, hainbat lantegi antolatu zituzten goizerako, esaterako, esku-jolasak, jokoak eta eskulanak. Herrialde ezberdinen folklorea agerian egon zen festak iraun zuen denbora guztian, kaleetan tinbalen soinua etengabe entzun zitekeen eta Afrikako dantzek eta doinuek auzoa alaitu zuten. Eguerdi aldera, arroz lehiaketan parte hartu zuten koadrilak platera prestatzen hasi ziren. Txapelketan 47 koadrilak hartu zuten parte eta bazkalorduan egin zen herri bazkarian 1000 lagun inguru elkartu ziren Mariaren Bihotza plazan. La Gran Familia koadrila izan zen lehiaketa irabazi zuena eta saria 10 pertsonentzako afari bat izan zen. Arratsalderako, hainbat kontzertu eta ikuskizun zeuden prestatuta, hala nola, Afrikako perkusioa, jazz eta blues taldeak edo Samba eta Bossa Novako dantzari eta abeslariak. Beraz, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako Berregokitzapenerako taldeen koordinakundeak oso positiboki baloratu zuen atzoko eguna, eta «aurtengo esperientzia ere oso polita eta onuragarria» izan dela gaineratu zuen.

Iruñean ere 12 herrialdek hartu zuten parte festan, hala nola, Peruk, Boliviak, Senegalek eta Errumaniak. Festaren antolatzaileek bizi zuten esperientziarekin pozik zeudela esan zuten, nabarmendu zutenez, «kultura, gastronomia eta jai-giroa trukatu» baitzuten. Arratsalde partean, Argentinako tangoa edo Kolonbiako dantzak ikusteko aukera egon zen eta ausartenek jaia jarraitu zuten gau partean goizeko ordu txikiak heldu arte.

Gasteizen Bueno Monreal kalean egin zuten ospakizuna. Arabako hiriburuan ere dantza ikuskizunez eta herrialde ezberdinetako folkloreaz gozatzeko aukera egon zen. Jaia goizeko hamaiketan hasi zen eta goiz osoan hainbat lantegi egin zituzten, Bizkaiko hiriburuan bezala, esku-jolasak eta umeentzako jolasak zeudela. 18 koadrilak hartu zuten parte arroz lehiaketan eta, guztira, 300 bat pertsona batu ziren Alde Zaharrean egindako herri-bazkarian.

ALDARRIKAPENA

Aurtengoa Munduko Arrozak jaia ospatzen den hirugarren aldia da. Jaiaren antolatzaileek bi helburu nagusi lortu nahi izan dituzte ekimen honekin: alde batetik, «positiboa, integratzailea eta bizikidetza normalizatua erakutsiko duen ekintza bat burutzea» eta beste alde batetik, bazterketa eta degradazioa bizi dituen auzo batean kultur aniztasuna eta bizikidetzaren inguruko irudi positiboa sortzea. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea