GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-11
San Antonio jaiak Igorren
«Andreok eta amok asko dugu esateko, eta adin gehiagokoek are gehiago»

Irune Elexpe eta Mari Sol Gurtubai Ai Ama!! jai koadrilaren sortzaileetako bi dira. Txupinazoa jaurti aurretik aurkitu genituen azken prestakuntzak lotzen. Urduri baino, beren filosofian sendo ikusi genituen. Heldu da andreen ordua.

­Zelan sortu zen amen koadrila bat sortzeko ideia?

Andreak beti egon dira senarraz edo seme-alabez arduratuta eta jaietatik aparte, batez ere, adineko andreak, zeren guk geuk ez dugu indar handiegirik behar jaietan egoteko, baina 50 urtetik gorakoek beti behar eta ondokoei begira, baina egundo ez dute parte hartu. Hesitik ikusten dituzte zezenak, baina beste aldera pasatzeko gogoa ere badute. Horrela sortu zen, kartelak ipini eta orduan pentsatu genuen sei lagun batuko ginela, kanpoan burua erakusten dugunak beti, baina apurka apurka ia 60 andre gara.

­Zer ama klase biltzen ditu talde berriak?

Gazteak, alargunak, ezkonduak, bananduak, eta ama ez diren batzuk ere etorri dira. «Ni ama ez naiz, baina estoy en edad», esan zigun batek, eta aurrera. Gazteenak 22 urte izango ditu eta 70 zaharrenak, eta gainera horiek, zaharrenak, martxosoenak dira. Gauzak egiteko gogo gehien dutenak dira. Andreok rol batzuk izan ditugu ezarrita, burua ezin dugula horrenbeste erakutsi, eta lotsa hori galtzea kostatu egiten da, baina tira. Andreok eta amok asko daukagu esateko, adin gehiagokook are gehiago, eta aintzat hartzen ez bagaituzte, zarata egin beharko dugu.

­Zer-nolako ekarpena egiten diezue jaiei?

Jaietan denean hartzen dugu parte, erreka jaitsi behar dela, bada gu ere barkua gabiltza egiten, orga karreran ere pisu gutxien daukana sartuko dugu. Beste edozein koadrilak egiten duena egingo dugu, txosnan ere dagozkigun txandak egingo ditugu.

­Orduan, etxean, zuen esperoan ez egoteko esan duzue aurten.

A bai, bai. Erosketak egin ditugu, armairuak topera bete, eta kalera irten gara, zeren orain arte gizona eta seme-alabak kanpoan, eta andreak etxean beharrean. Agian gurea ez, baina gu baino zaharragoen bizimodua horixe izan da, eta andre horiek zeresan asko ere badute, jaietan eta jaietatik aparte. Horregatik, gure gogoa da gero ere jarraitzea, jaiekin ez da dena amaituko.

­Zein da zuen eguneko plana?

Egunero kalean biltzen gara, egunero dauden ekintzetan, gehienetan bai, behintzat.

­Zein da zuen bereizgarria?

Kamiseta egin dugu, Simpsondarren andrearen irudiarekin, eta “Ai Ama!! Igorreko Jaiak” dio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea