GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-06-11
- Trinidad y Tobagok eman zuen ezustekoa B Multzoan -
Ingalaterrak haizea alde duela ekin dio
·Gamarrak hirugarren minutuan bere atean egindako golarentzat ez zuen erantzunik aurkitu Paraguaik

INGLATERRA 1
PARAGUAI 0

GASTEIZ

Hasiera-hasieratik alde izan zuen haizeari jarraituz, garaipen batekin hasi du Ingalaterrak Alemaniako Munduko Txapelketa, erakustaldiak beste baterako utziz. Paraguairi, aldiz, ezbehar guztiak lehen minutuetan pilatu zitzaizkion, partida erabaki zuen Gamarra kapitainak bere atean egindako gola barne, eta zoritxarrari aurre egiteko indarra eta erasoko jokoa falta izan zituen.

Talde handienek ere beldur handia izan ohi diote Txapelketako estreinako partidari, baina konturatzerako dena alde izan zuen Ingalaterrak. Izan ere, Paraguaik zoritxar guztia beretzat batu zuen eta hirugarren minuturako markagailuan aurretik jarri ziren Erikssonen mutilak. Beckhamek arean bikain jarritako falta batean, Gamarra atzelaria Oweni aurreratu nahi izan zitzaion baina urrundutako baloia bere atean sartu zuen.

Ez ziren hor amaitu hegoamerikarren ezbeharrak, zortzigarren minuturako, atezainak, min hartuta, zelaia utzi behar izan baitzuen. Kaos horretan, iparra galdu zuen Paraguaik ­atezain berriak area barruan falta egin zuen baloia birritan eskuekin hartuz­ eta hortxe heldu ziren Ingalaterraren minuturik onenak. Gerrard, Lampard eta Beckham nagusi ziren zelai erdian, baina baloia ondo mugitu arren, ez zuten Crouch erraldoiarekin asmatu eta partida erabakitzeko aukera galtzen utzi zuten.

Paraguairen ezina

Lehen zati osoa haizeari aurre egiten eman ostean, ia 45 minutu behar izan zituen Paraguaik Ingalaterraren atera Valdezen jaurtiketa baten bidez hurbiltzeko.

Ezin okerrago jokatu ostean, haizearen norabidea aldatuko zen esperantzaz zelairatu ziren guaraniak bigarren zatian eta europarren erauntsia asko jaitsi zen arren, erasoko jokoa antolatuko zuen norbait faltan bota zuen Paraguaik. Valdez eta Santa Cruz saiatu ziren, baina Lamparde, areaz kanpoko bi jaurtiketekin izan zuen hurbilen Ingalaterraren bigarrena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea