GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-06-11
Abel BARRIOLA | Aspeko pilotaria
«Medikuek eskua ondo jarriko dela esan didate, eta nik horri eutsi nahi diot»

Iazko abuztuan ebakuntza-gelatik pasatu behar izan zuen eskuin eskuan zituen arazoak zirela-eta. Urtebete igaro da jada, baina tarte horretan oso partida gutxi jokatu ahal izan ditu Leitzako atzelari handiak. Pilotazaleak Aspeko pilotaria kantxan ikusteko gogoz daude, baina pilotaria bera da interes handiena duena.

­Pilotazaleek galdera bera dute buruan. Zer moduz zaude?

Oraindik esku honekin geldirik nago. Ea ongi jartzen den, baina esperantza badut. Medikuek esan didate pazientzia beharko dudala baina eskua ondo jarriko dela, eta nik horri eusten diot. Saiatzen ari naiz ehuneko ehunean eskua sendatzen, baina oraindik partidak jokatzeko goiz samar da.

­Eskuin esku hori, beraz, ez dago nahi bezain ongi.

Une honetan ez, baina egia da hobetzen ari zaidala. Egunetik egunera gehiago eskatzen diot eskuari eta ondo erantzuten dit, baina ez dut bizkorregi joan nahi. Denboraldi luzea igaro da, oso luzea, bederatzi-hamar hilabete ebakuntza egin nuenetik, eta medikuek esandakoari eusten diot, eta esperantza badut.

­Hain lesio luzearen ostean, nola zaude moral aldetik?

Psikologikoki, normala den bezala, lesio bat izatea pilotari batentzat gerta dakiokeen gauzarik txarrena da. Gogo handia dut bueltatzeko, baina ezin dut jokatu, eta psikologikoki normala da une txarrak pasatzea. Dena den, ni indarrez aurkitzen naiz, fedea behintzat izan nahi dut, eskua ondo jarriko dela sinetsarazi nahi diot nire buruari eta borrokatzen jarraituko dut, etorkizunean ere pilotan jokatu nahi dudalako. Borrokatzen ari naiz eta borrokatzen segitzeko prest nago.

­Nolako indarberritzea ari zara egiten?

Egunero eskuekin aritzen naiz pixka bat, eta batez ere eskuak zaintzen ditut. Bai Aspeko medikuarekin eta bai bestela ere eskua ongi zaintzen saiatzen naiz indarberritze hori ahal den azkarrena izan dadin. Zalantzarik ez dut horrenbeste denbora geldirik egon banaiz lesio luzea dudalako dela, eta beste erremediorik ez dago. Ahal den lasaitasunarekin hartu behar dut, eta egunero lan egin.

­Pilota bigunekin entrenatzen jarraitzen al duzu?

Bai, pilota bigunarekin aritu naiz, eta orain pixka bat gogorragoarekin ari naiz eskuak egiten, lautik laura, baina egunero intentsitate ezberdinekin eskua egin dadin eta gogortasun hori gal ez dezan.

­Hobekuntzarik igarri al duzu?

Nik nabaritzen dut eskua gero eta hobeto dagoela, baina denbora luzeko lesioa izanik, exijentzia handiagoa denean eskuan pixka bat min hartzen da, baina oraindik ez dut partidetarako pauso hori eman.

­Pilotalekuetara itzultzeko eperik jarri al diozu zure buruari?

Ez, ez diot jarri nahi. Gainera, ni nolakoa naizen jakinda, epeekin estutu egingo nintzateke, eta nahiago dut eperik ez jarri, egunik ez galdu eta egunero lan egin, baina eperik jarri gabe. Azkenean epea jarrita nire burua estutu egiten dut askotan, eta pausoka-pausoka egin beharreko bidea askotan egun gutxiren buruan egin nahi izaten dut, eta hori ez da ona.

­Azken partida apirilaren 8an jokatu zenuen, Labriten, Iñigo Leitzaren aurka Buruz Buruko Txapelketan. Konpromiso hori goizegi iritsi ote zitzaizun?

Agian bai, baina azkenean erantzukizun guztia nirea da, nik hartu nuelako txapelketa hori jokatzeko erabakia. Enpresari ere eskertu nahi diot inolako presiorik jarri ez didalako, nire lesioa errespetatzen ari dira eta ni ere errespetatzen naute, eta hori eskertzekoa da. Buruz Burukoa jokatzeko erabakia hartu nuen jokatzeko moduan nengoela pentsatu nuelako, baina partida nahiko hasieran eskua berriz ere minberatu egin zitzaidan eta orduan ikusi nuen goizegi zela. Baina atzera bueltatzerik ez dago jada, nik erabaki hori hartu nuen eta orain erabaki horren ondorioak ordaintzen ari naiz. Hori pasatako kontu bat da, eta orain aurrera begiratu nahi nuke.

­Zaleek zer esaten dizute?

Normala da jendeak galdetzea. Denetik entzun behar izan dut, baina asko animatu naute. Harrituta geratzen dira eskuarekin denbora asko daramadalako geldirik, partidarik jokatzen ez dudalako, eta nondik nabilen ere galdetzen didate. Lesioak kirolaren alde txarra dira, eta badirudi denbora galtzen ari zarela eta desagertuta zaudela. Hori da pilotaren alde txarra, baina ni saiatzen naiz ahal den lasaitasun handienarekin hartzen, eta zeinek daki etorkizunean geldirik egon naizen denbora honi eskerrak eman beharko ez ote diodan, une txarrenetatik asko ikasten delako.

­Nola ikusi zenuen Buruz Buruko finala?

Niri gustatu zitzaidan finala. Erritmo handikoa izan zen. Hutsegiteak ere izan ziren, baina kanpotik ikusirik kalitate handikoa iruditu zitzaidan. Aimar eta Juan gaur egungo pilotari onenak dira. Opariak egin zituzten, baina erritmo handian jokatu zutelako. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Miles de personas con mil razones para parar el TAV
Euskal Herria
Udalbiltza festeja el Estatuto de Lizarra y relanza su reunificación ante la Guardia Civil
Mundua
Occidente se niega a condenar la masacre
Mundua
El Pentágono anuncia el suicidio de tres prisioneros del centro de Guantánamo
Kirolak
Biarritzek bigarren zatiaren hasieran erabaki zuen finala
Euskal Herria
EA plantea la creación «inmediata» de una única mesa de partidos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea