GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-24
Batasunak alarde misto eta publikoari izaera ofiziala aitortzeko eskatu du
Batasunak Irungo eta Hondarribiko alkateen jokaera salatu zuen «emakumeen eskubidea ez bermatzeagatik». Gasteizko Legebiltzarrean onartutako legea ez dutela betetzen eta Ibarretxeren ardura ere badela salatu zuen. Halaber, herritarrei dei egin zien Irunera bertaratu eta Alarde mistoko parte-hartzaileei «elkartasuna» adierazteko.

DONOSTIA

Batasunak jaietan eta ekimen publiko eta herritar guztietan parekidetasunean parte hartzeko eskubidea aldarrikatu zuen, hori baita, besteren artean, «gizarte demokratiko baten eraikuntzan ahaztu ezinezko ardatza». Hala, San Martzial egu- nean izango diren desfileei begira, Batasunak parekidetasuna bermatzen duen alarde eredua aldarrikatu zuen; «Alarde mistoaren eta publikoaren izaera ofiziala aitortzea, alegia».

Parekidetasuna lortze aldera, gizon eta emakumeen borroka ezinbestekoa dela adierazi zuen: «Guztion bateratasuna beharrezkoa da gizarte honetan emakumeok zokoratzea eta mendekotasuna iraunarazten duten instituzio atzerakoi eta ez demodratikoen aurka ekiteko eta benetako eraldaketa soziala gauzatzeko».

Batasunak gogora ekarri nahi izan zuen orain hamar urte bere eskubideen alde borrokan hasi zen emakume taldea. «Borroka gogorra izan da, eta jasan behar izan dituztenak, latzak», nabarmendu zuen.

Agerraldian parte hartu zuten Batasuneko mahaikide Joana Regeirok eta Aitor Aranzabalek eta Irungo Irun Herria eta Hondarribiko Branka plataformetako ordezkariek Irungo alkatearen, PSEko Jose Antonio Santanoren, jarrera eta orain arteko portaera salatu zuten. Alde horretatik, Hondarribiko alkate Borja Jauregirekin batera, Gasteizko Legebiltzarrean agertzea ukatu izana kritikatu zuten, bai eta Irungo jaietako programan alarde mistoaren publizitatea sartzea eragotzi izana, herria iraintzen zuela argudiatuta.

«Berak iraintzen du»

Alde horretatik, talde abertzaleak adierazi zuenez, «berak eta bere jarrerak» iraintzen dute herria, Irungo emakumeen eskubideak ez bermatzeagatik eta eskubide horiek urratzeagatik.

Horiek hala, Irungo eta Hondarribiko udaletako ordezkariak Gasteizko Legebiltzarrean onartutako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legea ez direla errespetatzen ari salatu zuten, eta «are larriagoa dena; legea ez betetzeagatik ez dute inolako ondoriorik jasan». Haien ustez, horrek legea bera kolokan jartzen du eta eraginkorra ez dela agerian uzten du. Batasunaren iritziz, Ibarretxek ere ardura du egungo egoeran: «Azken batean, Gasteizko Legebiltzarrean onartutako lege bat da, eta herritarron eskubideak errespetatzeko eginkizuna-edo duen horrek nolabait zenbait emakumeren eta herritarren eskubideak urratzea ez du eragozten».

Ezker abertzalearen esanetan, harreman parekideak bermatuko dituzten neurri integralak hartzea ezinbestekoa da eta horrek guztien ardura bihurtu behar du. Horiek hala, Irunera bertaratzeko deia egin zuten, Alarde mistoko parte-hartzaileei «elkartasuna adierazteko».

EGI: «Ez dago diskriminaziorik»

Heldu den asteazkenean egingo dituzten alardeen gainean mintzatu da Irungo Euzko Gaztedi (EGI). Haien esanetan, hilaren 30ean ez da inor diskriminatzen, haien iritziz, nork bere gustu, sentimendu edota nahien arabera desfilatzeko aukera baitu. «Alderdi politiko batzuek, kosta ahala kosta, Irungo alardea amaitzea bilatzen dute, irundarrek nahi ez duten ospakizun eredu bat inposatuta», adierazten du.

Era berean, honako hau gaineratu du: «Gauza da hilaren 30ean milaka lagunek parte hartuko dutela alarde ‘tradizional’ deitutakoan, eta gutxiengoak, beste aukeran».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Derecho... capacidad... respeto a decidir
Jendartea
Los sanjuanes empezaron con retraso
Euskal Herria
Nuevo paso de Marlaska para amordazar a Otegi
Kultura
Fallece la ilustradoraAsun Balzola
Euskal Herria
Marlaska amplía la operación policial a los empresarios
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss