GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-24
SONDIKA
Haurrentzako jolasak, behitxoak eta beste hainbat gauza herriko bestetan
San Joan jaiak atzo hasi ziren Bizkaiko Txorierriko herri horretan. Txupinazoa jaurti bezain azkar, herritarrak jai giroan sartu ziren; gainera, bestek igandera arte iraungo dute. Hiru egun hauetan, adin eta gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira, hala nola, haurrentzako jolas parkea edo erretiratuentzako luntxa.

SONDIKA

San Joan gaueko parrandaren ostean, Sondikako biztanleek ez dute atsedenik hartu, goizeko ordu txikietatik (gauez atera zirenentzat dira txikiak) ekitaldiak izatekoak direlako. Goiztiarrenek bederatzietan hasten den marrazki lehiaketan hartuko dute parte. Txapelketa nahiko bitxia da: partaideek herriko txoko bat aukeratzen dute eta hantxe bertan hasten dira koadroa margotzen. Horrez gain, lehiaketan parte hartzen dutenei antolatzaileek trago bat eta pintxo bat ematen diete.

Eguna aurrera joan ahala, Ipar Elaiak txistularien eskutik kalejira bat egongo da herriko kaleak alaitzeko. Sondikako txikiek ere euren txokoa topatuko dute herriko jaietan, 11.30etik 14.00etara haurrentzako jolas parke bat egongo baita Ikurrinaren plazan.

13.30ean erretiratuentzako luntxa egongo da jubilatuen etxean; herriko tabernetako kideek pintxo batzuk eskainiko dizkiete bertara joaten diren erretiratuei. Bazkaldu ostean, San Joan areto futbol txapelketako azken partidak ikusteko aukera izango dute herrira joaten direnek. Kirol ekitaldi hori tradizio bilakatu da Sondikako sanjoanetan.

Atzo bezala, behitxoak ez dira faltako, animaliekin hitzordua 19.30ean izango baita. Ordubete geroago gizon probak egongo dira; ekitaldi hori, futbol txapelketa bezala, herriko ohitura bilakatu da azkenengo urteetan. Gaua heltzean, Zaragozana piroteknia etxearen eskutik su-festak ikusteko aukera egongo da, eta Txorierriko herri horren gaua koloreztatuko dute. Azkenik, gaua ezin hobeto bukatzeko, Betagarri taldeak 23.30ean kontzertua emango du. Haren ostean, Urgabe, Ene Bada eta DJ Txitxo taldeek saioa egingo dute eta hala bukatuko da gaurko gaua. Hala ere, ez dira Sondikako San Juan jaiak bukatuko, bihar arte jai programa dago-eta. Izan ere, igandean, kalejirak, zulatzaileak, sukalki txapelketa eta beste hainbeste gauza egongo dira gauean eta egunean.

Egitaraua

Igandea 25

11.30: Kalejira Ipar Elaiak txistulari taldearekin.

13.00: Zulatzaileak egongo dira herriko plazan.

14.00: Sukalki txapelketan parte hartzeko aukera egongo da eta jendeak proba egiteko parada izango du.

16.00: Mus txapelketan parte hartze- ko aukera egongo da San Joan zelaian

18.00: Herriko dantza taldeek dan- tza agerraldi bat egingo dute.

20.00: Erromeria Gaupasa taldearekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Derecho... capacidad... respeto a decidir
Jendartea
Los sanjuanes empezaron con retraso
Euskal Herria
Nuevo paso de Marlaska para amordazar a Otegi
Kultura
Fallece la ilustradoraAsun Balzola
Euskal Herria
Marlaska amplía la operación policial a los empresarios
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss