GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-06-24
Floren Aoiz
Ermuko izpiritua: porrotaren arrazoiak

Batere gustuko ez ditudan pertsonaiak txalotzea ohitura bilakatzen ari da, nonbait. Oraingoan, nori eta Edurne Uriarteri helarazi nahi dizkiot ene eskerrak, berriki idatzi duen «Por qué se rompió Ermua» izeneko artikulua dela eta. Izan ere, Ermuko izpirituaz ez ezik, espainiar nazionalismoaren munduan antolatutako txiringito guzien errealitatea ederki marrazten du Uriartek. Emakume honen ustez, egoera larrian dago beren taldea («aquel movimiento cívico es hoy una lejana sombra de lo que fue»), eta errua Zapateroren PSOEn kokatzen du. Nekez esan daiteke argiago: «Ermua se rompió cuando Zapatero decidió dar un giro radical a la política antiterrorista del PSOE». Ermua izeneko herria ez da hautsi, zorionez, nahiz eta hondarreko urteetan jasan duen erabilera zitalak kalte handia egin dion. Hautsi dena beste zerbait da, jendeen sentimenak politikoki manipulatzeko saioa. Eta Uriartek erakusten digu porrot horren iturburua: «Aquello fue un movimiento mucho más dependiente de los partidos de lo que creímos. Y el protagonismo de la sociedad civil o el liderazgo intelectual fueron apariencia más que fondo, ilusión y utopía más que realidad. El cambio de gobierno lo demostró».

Arrazoia eman behar diogu. Lidergo intelektualarena aski barregarria da, ustezko intelektual horiek nor ziren jakinda, baina utziko dugu auzi hori beste egun baterako. Gai nagusian murgilduko gara: mugimendu horren autonomiaz, zehazki. Beti jakin dugu erakunde horiek ez zirela gure jendartearen taupadaren adierazpenak, estatuaren itzalpean sortutako taldeak baizik: «Organizazio Erabat Gubernamentalak». Etengabe salatu da, eta izugarrizko ahaleginak egin dituzte beste batzuek jendarte mugimendu gisara agertarazteko. Orain teloia erori da eta ezkutuko hariak begi bistan gelditu dira. Mundu horretan protagonismo zuzena izan duen batek aitortu du lotsarik gabe: Ermuko Foroa espainiar Gobernuaren tresna bat zen. Espainiar Gobernuaren jarduera aldatu denez, tresna indargabetuta gelditu da. Euskal jendarte eta ETAren kontrako «matxinada»ren ikurra omen zen Ermua bide bazterrean gelditu da, Madrilgo agintariek beste bitartekoak lehenesten dituztelako. Harrigarria da nola astintzen dituen mihiak gorrotoak. Baita eskergarria ere. -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Derecho... capacidad... respeto a decidir
Jendartea
Los sanjuanes empezaron con retraso
Euskal Herria
Nuevo paso de Marlaska para amordazar a Otegi
Kultura
Fallece la ilustradoraAsun Balzola
Euskal Herria
Marlaska amplía la operación policial a los empresarios
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss