GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-24
Mobilizazioak etzi, torturatuei babesa emateko nazioarteko eguna dela-eta
Azken 26 urteotan, 6.000 euskal herritarrek baino gehiagok judizialki salatu dute atxiloketa epealdian torturatu dituztela. Praktika hori bizi izan duten hainbat donostiarrek egindako agerraldian, gainera, aste honetan atxilotutako euskal herritarrek polizia-etxeetan izan duten tratuaren gaineko kezka agertu zuten. Torturaren aurka agertzeko elkarretaratzera deitu dute astelehenerako Bulebarrean; eta Santurtzin, berriz, manifestazioa izango da.

DONOSTIA

Donostiako Torturatuen Batzordeko hainbat lagunek agerraldia egin zuten, atzo, Torturaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira astelehenerako antolatu duten elkarretaratzearen berri emateko.Tortura salatu eta errealitate «ukaezin» hori ezinbestean desagertzeko eskatuko dute, etzi, Donostiako Bulebarrean, 20.00etan egingo duten mobilizazioan. Santurtzin, berriz, tortura salatzeko aste bukaeran ekimenak izango dira, eta etzi, manifestazioa.

Atxilotu dituzten eta tratu txarrak eman dizkieten hainbat donostiarrek prentsa agerraldia egin zuten Bulebarrean, «salbuespenezkoa ez den» eta Euskal Herrian errealitate «ukaezina» den tortura salatzeko. Are gehiago, tortura ahalbidetu eta babesten duten estatu-mekanismoak daudela salatu zuten. «Azken 26 urteotan zortzi euskal herritar torturapean hil dituzte komisaria eta kasernetan, eta 6.000 tortura salaketa judizial izan dira», gogorarazi zuten.

Donostiarren esanetan, tortura, gainera, «salbuespenezko auzitegien tresna judiziala da», eta hura ahalbidetu, babestu eta zigorgabetzen duen legedia dago, gaur egun, indarrean: «Terrorismoaren» aurkako legea. Hari esker, inkomunikazioa ezartzen dute; hain justu, «torturaren baldintzak» ezartzen dituen egoera, donostiarren aburuz. Tortura errealitate bat izaten jarraitzen laguntzen duen sistema oso bat dagoela salatu zuten donostiarrek, eta gatazkaren konponbide demokratikoa eta tortura ez datozela bat ohartarazi zuten.

Argazki erakusketa Santurtzin

Hala, astelehenerako, ekainak 26, elkarretaratzera deitu dute Donostiako Bulebarrean. Beste alde batetik, uztailaren 1ean, Donostiako Bulebarretik, 17.30ean, manifestazioa abiatuko da tortura salatzeko eta prozesu politikoari begira ezinbestekoa dena aldarrikatzeko: tortura desagertzea.

Santurtzin ere tortura salatzeko hainbat ekimen antolatu dituzte aste bukaerarako. Torturak salatu dituzten hainbat lagunen parte-hartzearekin hitzaldia izan zen atzo; eta bihar, berriz, munduan barreneko torturaren nondik norakoa islatzen duen erakusketa irekiko dute.

Astelehean, 19.30ean, «konponbiderako garaia da, torturarik ez» lelopean manifestazioa egingo dute Santurtziko Udaletxeko plazatik abiatuta.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Derecho... capacidad... respeto a decidir
Jendartea
Los sanjuanes empezaron con retraso
Euskal Herria
Nuevo paso de Marlaska para amordazar a Otegi
Kultura
Fallece la ilustradoraAsun Balzola
Euskal Herria
Marlaska amplía la operación policial a los empresarios
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss