- Txekiar Errepublikako hautatzailea
Karel Brucknerrek bere postuan jarraituko du
BERLIN
Txekiar Errepublikako futbol federazioak Karel Bruckner 66 urteko hautatzaileak bere postuan jarraitzea nahi du 2008. urtera arte. Nahiz eta Munduko Txapelketan lehen fasean kale egin, federazioak gogoan du oraindik duela bi urte Portugalgo Eurokopan egindako lan bikaina: finalerdietara iritsi ziren eta Greziaren, gerora txapeldun izango zen taldearen, aurka bakarrik galdu zuten. Vlastimil Kostal federazioko presidenteordeak atzo bertan baieztatu zuenez, ez dirudi arazorik egongo denik Brucknerrek 2002an Europako txapeldun 21 urtez azpiko taldearekin datozen bi urteetan taldearen buru izaten jarraitzeko.Bestalde, Ekuadorreko federazioak txapelketa bukatu bezain laster erabakiko du Luis Suarez hautatzaileak postuan jarraituko duen ala ez.
|