GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-06-24
- Errugbia
Elizondon jokatuko da zazpi herrialdeetakoa gaur arratsaldean

DONOSTIA

Euskariansek antolatzen duen Euskal Herrialdeetako Txapelketa gaur 15.00etatik aurrera jokatuko da Elizondoko Giltxaurdi zelaian. Bertan, Euskal Herriko zazpi herrialdeak izango dira nor baino nor. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Zuberoa. Zazpinako errugbian arituko dira eta bi multzotan banatuta jokatuko dute lehen fasea. Partida bakoitzak hamabost minutuko iraupena izango du. Zati bakoitzak zazpi minutu eta erdi iraungo du.

Multzo bat lau taldekoa izango da eta bestea hirukoa. Lapurdi eta Bizkaia, iazko onenak, izango dira multzo buruak. Bakoitzetik estreinako biak sailkatuko dira finalerdiak jokatzeko, eta azkenean finala etorriko da. 19.30 inguruan espero da errugbia amaitzea, baina festak aurrera jarraituko du gero, zikiro jatea izango baita. Baztan KE taldea da guztia antolatzen ari dena, Euskariansekin batera, eta bertako kide Joxemiel Iribarrenek esan digunez, lan asko hartu badute ere, gustura ari dira dena prestatzen: «Bada hilabete eta erdi guzti hau prestatzen ari garela. Lan asko egin behar izan dugu dena prest izateko, baina gustura egiten den zerbait da», esan zuen.

Futbol zelaian

Baztan errugbi taldeak Lekarozko zelaian jokatzen du, han baitago errugbi zelaia, baina gaurkoa Elizondon izango da eta futbol zelaian jokatuko dute: «Hobeto dago guztia hartzeko. Futbola eta errugbia sekzio bera gara, eta, azkenean, hemen jokatzea erabaki dugu. Horrek berak ere lana eman digu, hau ez baitago errugbian jokatzeko prest, futbolerako baizik, eta dena prest izateko lan dezente egin behar izan dugu», esan zuen Baztan taldeko zuzendaritzako kideak.

Horrelako torneoetan, Ipar Euskal Herrikoak izaten dira faborito, baina ikusgai dago zer nolako taldeak ekartzen dituzten. Zazpiko errugbia oso gogorra da. Hamabostekoek erabiltzen duten zelai berean jokatzen dute, eta oso gogorra egiten da. Normalean, entsegu dezente izaten dira, tarte asko izaten baitira erasoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Derecho... capacidad... respeto a decidir
Jendartea
Los sanjuanes empezaron con retraso
Euskal Herria
Nuevo paso de Marlaska para amordazar a Otegi
Kultura
Fallece la ilustradoraAsun Balzola
Euskal Herria
Marlaska amplía la operación policial a los empresarios
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss