GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-24
Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala gaur izango da Altsasun

ALTSASU

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala gaur izango da Altsasun. Burunda pilotalekuan arituko dira goizeko hamaiketatik aurrera 14 urte bitartekoak, eta bazkalostean 14-18 urte bitartekoen txanda izango da, arratsaldeko lauretatik aurrera. Estitxu Fernandezen aginduetara arituko dira finalean bertsolari gazteak.

Txikien mailan ondorengoek parte hartuko dute: Mikel Serrato, Xabi Igoa, Nerea Ibarzabal, Imanol Uria, Ane Labaka, Amaia Iturriotz, Ximun Kazaubon, Txomin Elosegi, Mattin Luku, Bixente Luku, Ioar Tainta, Josu Sanjurjo, Gillen Negeloua eta Johaine Sarraillet.

Handien mailan, berriz, honoko bertsolariak igoko dira agertokira: Izar Mendiguren, Jagoba Apaolaza, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Oier Aizpurua, Hodei Iruretagoiena, Maddalen Arzallus, Patxi Iriart, Mizel Mateo, Alazne Untxalo eta Aitor Arangoa.

Nabarmentzekoa da txapelketak lehenengo aldiz Zuberoako partaideak izango dituela. Euskal Herriko Ikastolen Federazioak Bertsozale Elkartearekin lankidetzan antolatu du txapelketa, eta 18. aldia izan da aurten. «Urteak dira bai Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, bai lurraldeetako elkarteak Euskal Herriko ondare kulturalaren parte den bertsolaritza lantzen hasi zirela. Horri esker, ahozko tradizio euskaldunaren adierazpide nagusia gaur egun presente dago euskal lurralde guztietan. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa haur eta gaztetxo bertsozaleen pizgarri eta bertsolaritza irakasleen akuilu ez ezik, bertsolaritzaren etorkizuna ziurtatuko duen festa handia izateko ere sortu zuten. Halako egunek urte osoko lana dute oinarri, astero-asteroko bertso-eskoletatik hasi eta txapelketen antolaketak dakartzan zereginetara, tartekorik ahaztu gabe», adierazi dute antolatzaileek.

«Jada, txapelketak 18 urte ditu, eta ume eta gaztetxo euskaldunen artean euskal kulturaren eta hizkuntzaren erabilera sustatzeaz gain, ekitaldiak bertsozale eta euskaltzaleentzako topagune izan nahi du, eta herrialde osoko ikastolek eta bertso-eskolek egiten duten lana bultzatu», gaineratu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Derecho... capacidad... respeto a decidir
Jendartea
Los sanjuanes empezaron con retraso
Euskal Herria
Nuevo paso de Marlaska para amordazar a Otegi
Kultura
Fallece la ilustradoraAsun Balzola
Euskal Herria
Marlaska amplía la operación policial a los empresarios
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss