Indigenak oinarri dituen Bolivia sortu nahi du Evo Moralesen alderdiak
Boliviako Konstituzio berrian indigenek protagonismoa berreskuratzeko proposamen sorta osatu du Sozialismorantz Mugimendua (MAS) Evo Morales presidentearen alderdiak. Hilaren 2an hautatuko dituzte itun berria idatziko duten Batzarreko kideak, eta MASek gehiengo zabala lortuko duela dirudi. Boliviako gehiengoa diren indigenei behingoz dagozkien eskubideak eman eta mendeetan egin dieten iraina eta diskriminazioa amaitu nahi du MASek.
DONOSTIA
Boliviako Konstituzio berria idatziko duten kideak aukeratzeko hauteskundeak izango dira domekan, uztailaren 2an. Estatu espainolarengandik independizatu zenetik Errepublikaren 20. ituna izango da. Boliviarrek hautatzen dituzten ordezkariak abuztuaren 6an hasiko dira Estatuaren oinarri berriak ezarriko dituen Konstituzioa idazten. Evo Morales presidentearen alderdiak, Sozialismorantz Mugimenduak (MAS), gehiengo zabala lortuko du Batzarrean, inkesten arabera. Moralesen gobernatzeko moduarekin oso gustura daude boliviar gehienak, eta hori domekako bozetan islatuko da seguruenera. MASek bere proposamenak jaso ditu “Bolivia Eraberritzea” izeneko programan. Izenburuak adierazten duen legez, herrialdearen funtzionamendua goitik behera aldatzeko asmoa du Moralesen alderdiak. Herri eskubideak berreskuratu eta erabakitzeko prozesua kolektibo bihurtzea dira ardatz nagusiak. MASen iritziz, Bolivia, 1825az geroztik independentea bada ere, kolonialismoaren herentzia baztertu ezinik aritu da orain arte. «Kolonialismoa eta neoliberalismoa amaitzeko garaia» dela uste du MASek, eta indigenek mendeetako diskriminazioak eta irainak bazterrean utzi eta bere eskubideak berreskuratuko dituztela agintzen du programan.
Indigenen hizkuntzak ere ofizial MASek buruan duen Boliviako ekonomia sistemak ekimen pribatuari lekua egingo lioke, baina oinarrian komunitatearen interesak leudeke. Jatorrizko komunitateen eskubide kolektiboek indibidualen gainetik lehentasuna izango lukete. Boliviako biztanle gehienek quechuatzat (%31) edo aymaratzat (%25) jotzen dute bere burua. Beste jatorrizko herrietakoek, %6k, eta %38k indige- nekin loturarik ez dutela dio.
Hizkuntzei dagokienez, indigenen hizkuntzen aldeko neurriak proposatzen ditu MASek. Gaztelaniarekin batera, aymara eta quechua hizkuntzak ere ofizialak izatea proposatu du Moralesen programak. Bestalde, indigenen ikurrinak whipala oraingo bandera ofizialaren balio bera izango luke. Erakundeetan erabakiak hartzeko modua ere aldatu nahi du MASek. Mendebaldeak inposatutako gehiengoaren sistema Boliviarentzat egokiena ez dela uste du alderdi horrek, eta, beraz, komunitate indigenetan ohikoak diren herri biltzarrak bultzatu nahi ditu.Pazifikorako irteera XIX. mendean galdu zuen eta naturaren aberastasuna nazionaliza-tzea ere programan jasotzen du MASek. Batzar Eratzaileko kideak hautatu ez ezik, sistema autonomikoari buruzko erreferenduma egingo dute hilaren 2an. Sistema hori eskualde aberatse- tako ordezkariek aldarrikatzen dute, baita enpresaburu eta lurjabe handiek. Langileak, ikasleak, merkatari txikiak eta MAS ere horren kontra daude, pobreen eta aberatsen arteko aldea handituko litzatekeelakoan.
El Gobierno espera que la francesa Suez se vaya antes de julio
BRUSELAS El ministro de Aguas de Bolivia, Abel Mamani, afirmó ayer que a partir de julio la empresa francesa Suez Lyonnaise des Eaux, propietaria de la boliviana Aguas del Illimani, «debería salir» del país andino. Mamani, que participa en una conferencia sobre cooperación entre la Unión Europea y América Latina en la gestión del agua, prevé presentar hoy al Gobierno francés las auditorías sobre la gestión de Suez en Bolivia, que tiene la concesión del agua corriente y el saneamiento de las ciudades de La Paz y El Alto, que indican que «ha habido incumplimiento de contrato». Las auditorías, explicó Mamani, muestran que las de las casi 72.000 conexiones previstas en el primer quinquenio, sólo se han realizado 52.000, pese a que «casi tres millones» de bolivianos no tienen agua potable. Además, responsabilizó a la multinacional del deterioro del Lago Tititaca, «del que vive mucha gente de pesca y agricultura y hoy día los estamos matando». En lugar de Aguas del Illimani, recordó Mamani, «se va a crear una empresa pública», que, en su opinión, tendrá capacidad para bajar las actuales tarifas y extender el suministro. «En la nueva Constitución va a estar inserto el agua como un derecho humano cuya administración va a estar en manos del Estado», añadió.
|