GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-29
Batasunak Lurzoruaren Legea «makillajezkoa» dela esan du
Onartzear dagoen EAEko Lurzoruaren Legea etxebizitzaren arazo larriarentzat benetako irtenbideak elkartzetik urruti dagoela eta «makillaje hutsekoa» dela salatu zuen atzo Batasunak. Bestelako aukerak egon badaudela baina Lakuak interes ekonomikoak zaintzea nahiago izan duela gaineratu zuen Joseba Permach talde abertzaleko kideak.

DONOSTIA

EAEko Lurzoruaren Legea onartzeko bezperatan, Batasunak berretsi egin du lege horren goitik beherako kritika. «Lege desberdin bat egiteko aukera galdu dugu. Ezker abertzaleak uneoro agertu du ekarpenak egiteko prestutasuna baina, azkenean, interes ekonomiko eta alderdikoien araberako legea egitea nahiago izan dute ­esan zuen Joseba Perma- chek­. Berriz ere makillajezko lege baten aurrean gaude». Hartara, Batasunaren ustez, urte gutxitan agerian geratuko da EAEko Lurzoruaren Legeak ez duela konponduko etxebizitzaren arazoa. «Zoritxarrez halaxe izango da, denborak dena bere tokian jartzen baitu», adierazi zuen Permachek.

Horiek hala, etorkizunean Euskal Herriak markak hausten jarraituko duela esan zuen, baita «Estatu espainoleko eta Europako etxebizitza prezio garestienak» izaten jarraituko duela ere.

Batasunak berriz ere lege horren aurka egiteko hamaika arrazoi jarri zituen mahai gainean atzoko agerraldian. Batetik, «etxebizitza eskubidea ez duela bermatuko eta ez dela espekulazioa bukatuko» salatu zuen Permachek. Aldiz, «eskuinaren eta herri honetan dauden hirigintza negozioen alde» egingo duela esan zuen. «Negozio eta interes zehatzak dituztenen iritziek» legearen zuzenketetan beren tartea izan duten arren, «eragile sozialen eta sindikalen proposamenak albo batera utzi dira», esan zuen talde abertzaleko kideak.

Gaineratu zuenez, Lurzoruaren Legearen eztabaida martxan jarri zenean lurzorua «salagai bat izatetik ondasun publiko bat izatera» pasatzeko beharra nabarmendu zuen talde abertzaleak. «Lege honekin lurzoruaren izaera merkantilista mantenduko da», salatu zuen. Planeamenduari dagokionez, «kudeaketa are gehiago liberalizatuko dela» kritikatu zuen Permachek.

Etxebizitza hutsen inguruan ­egun Euskal Herrian 100.000 daudela nabarmendu zuen­ legeak ez duela ezer aipatzen eta «eraikuntza basatiaren alde egiten duela» ere esan zuen Batasuneko kideak. Gaineratu zuenez, «alokairuak apenas du tokirik aipatu legean eta berriz jabetzaren aldeko jarrera indartzen da».

Azkenik, legea sustatu duten alderdientzat parte-hartzea bultzatzen duen demokrazioa ez dela existitzen esan zuen Permachek. «Herri eragileek ez dute hitzik izan, ez da bultzatu herritarren parte-hartzea. Finean, interes ekonomikoek eta alderdi politiko batzuen autofinantzaketarako irizpideek agin- du dute Lurzoruaren Legean», nabarmendu zuen.

Gauzak horrela, bihar Etxebizitza Guztiontzat taldeak deitutako protesta ekimenarekin bat egingo du Batasunak. «Herritarrek asko dutelako esateko berentzat eguneroko ogia den etxebizitza arazoaren inguruan», bukatu zuen Permachek.



La Comisión Arbitral no admite el recurso de Araba

GASTEIZ

La Comisión Arbitral decidió ayer por unanimidad no admitir a trámite el recurso presentado por la Diputación de Araba contra el proyecto de Ley del Suelo, por lo que este proyecto continúa su tramitación y será aprobado mañana por el pleno del Parlamento de Gasteiz. La Comisión es el órgano que dirime conflictos entre el Gobierno de Lakua y las instituciones forales y está compuesto por siete personas: tres representantes de Lakua, uno de cada Diputación, y el presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, Fernando Ruiz Piñeiro. Todos sus miembros, incluido el representante de la Diputación alavesa, según explicó Piñeiro, coincidieron en votar en contra de la admisión del recurso, presentado por esta institución que entiende que el proyecto de ley invade competencias forales. Ruiz Piñeiro explicó que este órgano ha considerado que la apelación de la Diputación de Araba ha sido presentado fuera de plazo, ya que cuenta con veinte días desde la publicación del proyecto.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Egibar, Barrena y Errazti reclaman el archivo del juicio
Jendartea
Cientos de personas exigen poder «amar como quieras»
Mundua
El Ejército de Israel invade Gaza y Ramala y la resistencia palestina captura a otro israelí
Mundua
Montenegro es ya el Estado número 192 de la ONU
Ekonomia
Comienzan los juicios contra VW por el despido de nueve trabajadores
Euskal Herria
Gorka Agirre queda en libertad pero imputado por «colaborar» con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss