Atherbeako bi postu eta erdi diruz lagunduko ditu Estatuak
BAIONA
Atherbea elkarteko bi postu eta erdi gehiagoren kostua diruz laguntzea erabaki du Estatuak. Angelun eta Baionan premian dagoen jendea hartzeko bi aterpe ditu Atherbeak. 230.000 euroko defizita duen elkarte horretarako berri pozgarria da hori. Alde txarra ere bada, bestalde; Estatuak emakumeentzako aterpe Les Mouettes-en eraikin berria diruz ez laguntzea erabaki baitu.
Baionako Herriko Etxeak lur eremu bat eskaini du Les Mouettes-en eraikin berria egiteko, hurrengo urteetan oraingo eraikina utzi beharko baitute eta, gainera, ez dago egokitua erabiltzen duten lanerako. Atherbeako presidenteak Administrazioa oraindik hausnartzen ari direla baieztatu zuen atzo. Aldi berean, bi milioi euro balio dituen egitasmoan hautetsiek parte hartzea espero duela esan zuen. Aterpeak urtero 400 bat emakume hartzen ditu bere haurrekin, eta gehienak gaizki tratatutakoak dira.
|