GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-06-29
Jon Odriozola - Segiko kidea
Zuek drogatzen gaituzue

Polizia kontrolatzen duzuenok, jendarte eredua kontsumismoan oinarritze- ko botere ekonomikoaren mende eta hauekin bat zabiltzatenak, zuek jartzen dituzue kokaina eta gainerakoak gure esku.

Espainiako Osasun Ministerioak ematea gutxi balitz bezala, oraingoan Lakua izan da datu «izu- garriak» eman dituena gazteriaren droga kontsumoaren inguruan. Ez dakit zenbaitek kokaina kontsumitzen dutela, ez dakit zenbat hazi dela eta ez dakit zer kalte eragiten dituela esan dute. Baina, ez dute esan kokaina nork ekartzen duen, nola zabaltzen den, eta nola lortu duten narkotrafiko sareek lehen substantzia bakarra iristen zen lekura orain orotariko droga katalogoa iristea. Agian joan den asteetan atxilotu zituzten ertzainei galdetu beharko zaie, edota, akaso, zuzenean Arkaute, Intxaurrondo edo Chinchillako komisaldegietara bertaratzea komeni zaigu.

Datuak entzun eta informaziorik zabaltzen ez duten hedatzeko bide soil diren hedabideek ez dute galdetu arrazoien inguruan, gazteriari begira jarri dira: «Egungo gazteek dena dute eta horrelakoak behar dituzte», «egungo gazteak bururik gabeko drogazaleak dira», «egungo gazteek...» eta bla... eta bla... eta bla. Baina galdetu al digute zer edo zer? Deus ez. Beti bezala, gazteoz hitz egiten eta gazteon hitza entzun nahi ere ez!

Egungo gazteak kapitalaren mesedetara eraikitako sistema honen harribitxia gara: gure eskulana- ren ordainez gainerakoei baino gehiago lapurtuz diru irabazi ikaragarriak lortzen dituzue zuek, drogatzen gaituzuenok, egungo gazteon eskubideak urratzen dituzue «politikari» abizena soinean hartuta «mercedesak» gidatzen dituzuenok, egungo gazteok lan prekarioetara konde-natzen gaituzue «enpresari» eta «politikarien» artean, drogatzen gaituzuenon artean...

Lanpostua galtzeko beldurra, enpresarien aldetik xantaia eta umilazioa, ezegonkortasuna... horrekin segurtasun eza eta beldurra sortzen dituzue, zuek, drogatzen gaituzuen horiek. Etorkizunerako espektatibarik ez, bizi proiekturik gabe eta mementoa bizitzeko filosofia... dudarik gabe, asteburuak ihesbide gisa ulertzeko joera sortzen duzue eta desfase kulturara bultzatzen gaituzue, horretarako beharrezko diren bitartekoak sortuz gainera... eta hori dena, zuek egiten duzue, drogatzen gaituzuenok.

Gogoan duzue heroina? GAL? Intxaurrondoko koartela? Galindo eta konpainia? Guztiak zuentzako ari ziren lanean, baina kale egin zuten, nonbait, eta mauka amaitu zitzaien. Baina, zenbat langile dituzue droga behar den lekura behar den bezala iristeko ardura dutenak? Zuek, «politikari» eta «enpresari» abizena soinean duzuenok, drogatzen gaituzuenok, zenbat pertsonari ordaintzen diezue gu drogatzea berma dezaten? Horren daturik ez?

Ez zarete ausartzen errealitatearen muinera joaten, datuistikaren kalenturan galtzen zarete, debaldeko hitz-jarioaren menpe jartzen zarete... eta are okerrago, hitz-jario debaldeko horren menpe jarri nahi gaituzue.

Adibide bat: badiozue gazteriak «desfasearen kulturaren alde» egiten duela, baina herri guztietan gaztetxe eta gazte asanbladak, adibidez, gogor ari dira lanean bestelako aisialdi eredua garatu nahirik. Bilbon joan den astean okupatu zuten gaztetxea eta leihotik zintzilik dute, jada, «desfase kulturaren aurka» dioen pankarta edo bandera. Orain ekimenak hasiko dituzte aisialdi eredu alternatiboa garatzeko, zuek gu drogatzeko darabiltzuen aisialdi ereduaren alternatiba eraikitzeko. Eta zer egingo duzue gazteoz kristorenak eta bi esaten ari zaretenok? Gaztetxea utzaraziko duzue, ez? Saiatuko zarete, behintzat.

Euskal Herrian badakigu zertarako erabili dituzuen drogak, badakigu zuen burua zuritzeko asmoz bidaltzen dituzuela «larrialdi mezuak», eta badakigu zuek esandakoa hedatu besterik egiten ez duten hedabideei zer kontatu behar duten eta zer ez esaten diezuela, zuek, gazteria drogatu nahi duzuenok.

Baina, arazo bat duzue, gu ez gaitu datuistikaren kalenturak erre, errealitatea ezagutzeko pentsamendua darabilgu eta errealitatea ezagutzen dugu, egunero pairatu behar izaten baitugu. Horregatik, alternatiba eraikitzen ari gara... eta gailenduko gara... gu, drogazaleok, errepresio bortitz honen aurka ere lanean ari gara eta urratsez urrats.

Zuen hitz-jarioaren gainetik sortzen ari garen jendarte eredu berrian droga egongo da, baina ez dio erantzungo euren soinean «politikari» eta «enpresari» abizena jartzen dutenen interesei, ez da kontrol sozialerako tresna izango. Borrokan ari gara eta milaka gazte ari gara lotzen borrokara, sistemaren aurrean bizi eredu askatzaileak jorratzeko eremu askeak konkistatzen ari gara; buruaskitasunari, sormenari, kritikotasunari, euskalduntasunari eta independentziari ate berriak irekitzen ari gara. Zuek drogatzen gaituzuen arren, independentzia eta sozialismoaren alternatibak bizirik eta indartsu dirauelako, inoiz baino biziago gainera! Borrokan Segi- ko dugu! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Egibar, Barrena y Errazti reclaman el archivo del juicio
Jendartea
Cientos de personas exigen poder «amar como quieras»
Mundua
El Ejército de Israel invade Gaza y Ramala y la resistencia palestina captura a otro israelí
Mundua
Montenegro es ya el Estado número 192 de la ONU
Ekonomia
Comienzan los juicios contra VW por el despido de nueve trabajadores
Euskal Herria
Gorka Agirre queda en libertad pero imputado por «colaborar» con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss