Gorka Agirre Arizmendi
Gorka Agirreren aurkako ekimenak «dena balio duela» adierazten du, gezurrak, publikoki leporatzea eta Zuzenbide Estatu- aren izenean errugabetasun-presuntzioa hankaz gora jartzea onargarria dela alegia.
Dokumentu hau izenpetzen dugunok halaxe egin izan dugu gure herrian sufritzen duten hainbat pertsona eta kolektiboren eskubideen burla eta kalteen aurrean ere.
Beste manifestu batzuk sinatu ditugu, agerraldiak egin ditugu, askatasuna exijitu dugu, bakean bizitzeko eskubidea ere bai, eta euskaldun moduan nahiz herri moduan existitzen jarraitzeko eskubidea aldarrikatu izan dugu.
Espainiar Justizia deritzon horretaz, behin eta berriz defenditu behar izatera behartzen gaituzte.
Horregatik, berriro ere ahotsa goratzen dugu, entzun ahal eta nahi diguteneraino, zera adierazteko: ekimen hauek eta antzekoek ez dutela helburu justizia egitea, euskaldunok Espainian lehiatzen diren estrategia politiko eta elektoralen merkantzia eta bekatari bihurtzea baizik.
Batzuk, legearen nagusitasunera joaz, eta besteak orain, Gorkaren eta bera kide den alderdiaren bide demokratikoa goretsiz, epaile baten zentzugabekeriez hitz eginez.
Hasi berria den bake prozesu baten testuinguruan, botere judizialaren independentzia eskatuz, Gobernuko presidentea eta bere justizia ministroa mutututa halako bidegabekeria baten aurrean. Estatuko botereengandik ez dugu ezer espero eta Espainiako justiziarengandik gutxiago. Bakean utz gaitzatela bakarrik eskatzen diegu.
Entzutegi Nazional eta epaitegietako bidean denbora bete eta ematen dugun bitartean herri bezala lokartzea besterik ez dute bilatzen.
Badakigu, horrela azaldu dutelako, Gorka bezalako pertsonen hutsik gabeko ibilbideak ez dituztela kezkatzen.
Larrua ondua dugu eta Gorkak ere bai. Ez gaitzatela koldartu. Pertsona guztien eskubideen alde, gure herriaren eskubideen alde, lasaitasunez, adimenez eta irmotasun demokratikoz lanean jarraituko dugu.
Joseba Egibar, Luis Bandres, Ion Jauregui, J.Mª Agirre, Elias Arrese, Patxi Ezkiaga, Mª Jesus Aranburu, Aitor Olaizola, Koldo Pereira, Irune Berasaluze, Lourdes Jauregiberri, Eneko Goya, Sofia Bereziartu eta Idoia Elorza - EAJ-PNVren Gipuzku Buru Batzarreko lehendakaria eta burukideak
Imanol oroituz
Memoria historikoa duen herriak bizirik dirau, oroimen kolektibo hori baita guztion helmuga. Izan ere, batasun kontzientzia horrek elkar lotzen gaitu. Horregatik, osasungarria da gure barnearentzat gure artetik joan direnen memoria hori gaurkotzea eta sentimenduz bizitzea. Hala, hasieran bizi izan dugun dolumina aldatuz joanen da sentimendu baketsu eta pozgarria bilakatu.
Igandean bete ziren bi urte Imanol abeslaria hil zenetik. Familia bere gunean eta lagun talde bat berean hor egon dira isilean Imanolen oroimena hirian kokatzen eta zabaltzen. Nahiz eta, betiko gisa, agintariak diren herriaren edo lagunen ekimenak bereganatzen dituztenak, azpilan asko dago hori gauzatzeko. Esan beharra dago Antiguako Imanolen auzoa Lugaritz kultur etxean areto bat eskaini zaiola lagun talde horren lanari esker. Auzoak badu, beraz, oroimen horren isla.
Eta bigarren urtez omenaldi xumea baina hunkigarria, alaia eta baketsua eskaini zitzaion Imanoli Antiguako auzoan, lehenik auzoan bere abestiak kantu bidez zabalduz oroimen loreak bailiran eta, ondoren, Xirai elkartean lagunarteko bazkaria. Eta memoriari esker hain hurbil egiten zaigun Imanolen izaera eta gorabeherez mintzo baina, betiere, eta bihotzetik.
Eta nik, guztion izenean, «Lau haizetara»ren lehen hiru bertsoak eskaini nahi nizkioke: «Itsasondoko haize gesala,/ mariñelen bertsoa, zoaz urruti aidean;/ lau haizetara, Donostiatik Iruñera».
Felipe Izagirre - Imanol Oroituz taldearen izenea
|