GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-29
Administrazioan Euskaraz-en esanetan, Auzitegi Gorenaren epaiak ez du behartzen Nafarroako Gobernua elebitasuneko politika izatera

IRUÑEA

Joan den astean ezagutarazi zuten Nafarroako Gobernuak euskararen aurka osatutako bi foru-dekretu bertan behera geratzen direla berretsi berri du Auzitegi Goren espainolak. Euskara Kultur Elkargoak jakinarazi zuenez, esaterako, orain, errepide-seinaleak ere ele bitan jarri beharko ditu Foru Gobernuak. Administrazioan Euskaraz Taldeak, ordea, esan horiek ezeztatu ditu.

Honen ustez, Auzitegi Goren espainolak ez du kaleratu elebitasunaren inguruko erabakirik; Nafarroako Gobernuaren kasazio errekurtsoa eta bertako bi txosten ­Administrazioan euskara ukatu eta eremu mistoan arautzen dituen dekretuak argudiatzen ditu horietan Gobernuak­ ontzat jo edo ez soilik aztertu du.

«Ez da elebitasunaren aldekoa»

Horiek hala, atzo bertan ere, EKEko ordezkariak Auzitegi Gorenaren epaiaz prentsaurrekoan mintzo ziren bitartean, Administrazioan Euskaraz Taldeak horien eraginari buruz zalantzak agertu zituen. Izan ere, azken talde horren esanetan, «zoritxarrez», epaiak Nafarroako Gobernuaren kasazio errekurtsoak baztertzea besterik ez du jasotzen. «Ez du elebitasunaren aldeko epaia eman, eremu mistoari dagokionez», jarraitzen du Administrazioan Euskaraz Taldeak.

Agian, orain, Nafarroako Gobernuak eremu mistoan elebitasunaren aplikazioa aldaraz dezakeela esan du euskararen aldeko talde horrek. Baina era berean, argi dio «ez dela egia» esatea Auzitegi Gorenak Foru Gobernua jarreraz aldatzera behartzen duela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Egibar, Barrena y Errazti reclaman el archivo del juicio
Jendartea
Cientos de personas exigen poder «amar como quieras»
Mundua
El Ejército de Israel invade Gaza y Ramala y la resistencia palestina captura a otro israelí
Mundua
Montenegro es ya el Estado número 192 de la ONU
Ekonomia
Comienzan los juicios contra VW por el despido de nueve trabajadores
Euskal Herria
Gorka Agirre queda en libertad pero imputado por «colaborar» con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss