GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-29
Alegian izango da, igandean, UEMA Eguna ´06
Urtero legez iritsi da udalerri euskaldunen jaialdia. Datorren igandean, uztailak 2, Alegian egingo dute aurtengo edizioa. Gainera, jaialdia izateaz gain, Tolosaldeko herria UEMAko kide izendatuko dute, egunean bertan Udalbatzak onartu eta gero. UEMAko 52. udalerria bilakatuko da, horrela, Tolosaldeko herri hau.

ALEGIA

Azken hiru urte hauetako edizioak Ipar Euskal Herrian egin dituzte ­Ezpeletan, Maulen eta Azkainen, hurrenez hurren­, eta Tolosaldean antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak aurtengo UEMA eguna, Alegian. Jaialdi kutsua izateko, egun osoko egitaraua antolatu du UEMAk igande honetarako. Uztailaren 2tik aurrera, gainera, UEMAk beste kide bat izango du mankomunitatean.

Alegia jabetuko da, igandetik aurrera, UEMAko kideen zerrendako berrogeita hamabigarren zenbakiaz. «Alegiarrek beren bizitza sozial guztia, publi- koa eta pribatua, euskaraz egin dezaten», azken urteotan aurrerapausoak eman dituztela adierazi dute, eta hor sartu du UEMAk Alegia mankomunitatean barneratzea. Hori euskararen normalizazio bidean «pauso garrantzitsua» izango dela nabarmendu du.

«Bere garaian udal ordenantzak martxan jarri eta udal administrazioa eta udalerri osoa euskaraz bizitzeko bidean jarri ondoren, beste mugarri bat adieraziko du Alegia udalerri euskaldun izendatzeak», esan du UEMAk. Udal Batzordeak udalerri euskaldun izendatzeko eskaera onetsi eta gero, euskararen erabilera planak edota sektorekako kanpainak martxan jarriko ditu Alegiak UEMArekin elkarlanean.

«Euskaraz bizitzeko eskubidea»

Mankomunitatea berrogeita hamabi kide izatera igarotzeak, UEMAren esanetan, Euskal Herriko euskararen lurraldetasuna indartzea adierazten du, «euskara nagusia izango den lurgunea handituko baita».

UEMAko kide izanik, esparru guztietan euskaldunek euskaraz bizitzeko duten eskubidea eta nahia betetzeko balioko duelakoan dago Alegiako alkate Olatz Amundarain. Euskara normalizatzeko bidean, alkatearen ustez, laguntza teknikoaren premia sumatzen dute Alegian batez ere, bai eta ekintza planak martxan jartzea ere. UEMAko kide izanik, behar horiek aseko dituelakoan da Alegiako alkatea.

UEMA egunean bertan, igandean, udaletxeko udalbatzar aretoan onetsiko dute Alegia udalerri euskaldun izendatzea. Onespena 12.00etan izango bada ere, ordubete lehenago UEMAko batzar nagusia egingo dute Alegian bertan. Eguerditik aurrera hasiko da, berriz, UEMA egunaren ospakizuna.

Bertsolari, dantzari eta abesbatzek parte hartuko duten ekitaldia izango da herriko plazan 13.00etan, eta horren ostean, herri-bazkaria antolatu du mankomunitateak. Berrehun lagunek txekorra jan ahal izango dute 14.15ean. Eta segidan, Edorta eta Gartxot musikariek emanaldia egingo dute. Arratsalderako, erromeria eta 20.00etarako zahagi-ardoa antolatu dute, UEMA Eguna ´06 edizioari amaiera emateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Egibar, Barrena y Errazti reclaman el archivo del juicio
Jendartea
Cientos de personas exigen poder «amar como quieras»
Mundua
El Ejército de Israel invade Gaza y Ramala y la resistencia palestina captura a otro israelí
Mundua
Montenegro es ya el Estado número 192 de la ONU
Ekonomia
Comienzan los juicios contra VW por el despido de nueve trabajadores
Euskal Herria
Gorka Agirre queda en libertad pero imputado por «colaborar» con ETA
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss