GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-01
Irungo alardean
Hamaikagarrenean, jaia jai
«Hau da etorkizuneko alardea». Hitzetik hortzera zebilen esaldi horiatzo Irungo kaleetan. 1.100 parte-hartzailetik gora izan ditu berehamaikagarren edizioan alarde parekideak eta kale bazterretiktxaloak eta animoak bakarrik jaso ditu, ez beste urte batzuetakoerasoak. Oraindik, ordea, «herri bat, Alarde bat, jai bat» leloak askoren nahi eta asmo izaten jarraitzen du.

Urdanibiako aldapan emozioak hartu zituen parte-hartzaile eta ikusleen bihotz gogoak, hamarrak pasatxoetan txistu eta danbor soinuak entzuten hasi zirenean.

Lepo eta sorbaldak zuzen, banan-banan alarde parekidean parte hartu zuten hamar konpainiatan banatutako 1.100 lagunetik gora udaletxe aldera abiatu ziren, bide bazterrean kokatutako ikusleak bat-bateko txalo zaparrada eta adore oihuak eskaintzen zizkien bitartean. Hasierako uneak askori oilo ipurdia atera eta begiak gorriarazi ere egin zizkien.

10.10ean zegoen jarrita hasiera eta gerturatu ahala, urduritasuna areagotzen zihoala suma zitekeen parte-hartzaileen aurpegietan, baita kale bazterrean zain zeudenenetan ere. Jende ugari bertaratu zen Urdanibia plazaraino, adin guztietakoak gainera. Tartean zeuden, desfilea noiz hasiko zain, Antonio eta Mari, hiru seme-alabek parte hartzen zutelako alardean. «Guk bi alardeak ikusten ditugu beti, baina askozaz gehiago gustatzen zaigu mistoa, denek parte hartzeko aukera baitaukate», esan zuten. Lotsa ere ematen omen die Irungo alkatearen jarrerak: «Emakumeak berdintasunaren alde egin duen lanarekin lotsagarria da egun oraindik horrela aritu beharra, bi alarderekin», nabarmendu zuten. Irundarrak diren aldetik, «jaia herritar guztiena» dela aldarrikatu zuten.

Deskribatu ezinezko emozioa zuen Rosario Camposek ere, lehen aldiz, aizkolarien konpainiaren kapitain gisa, alardea zabaldu duen emakumeak. «Ezin dut azaldu zer sentitu dudan abiatu garenean. Egia aurreko urteetan ere emozio handia izaten dugula, baina aurten ardura handia izan da», azaldu zuen.

Orain hamar urte liskar artean alardean euren lekua aldarrikatu zuten emakumeen emozioa ere handia zen. Orduan ez bezala, desfilerako jantzi eta kalera irteteko erreparurik ez dutela zioten.

Behin udaletxe plazan, konpainia guztiak batu ziren jenerala etorri eta agurtu zain. Guztiaren testigu udaletxeko balkoian ziren Emakundeko zuzendari Izaskun Moyua, Iñigo Lamarka arartekoa, Batasuneko Joana Regueiro, Aralarko Aintzane Ezenarro, Zutik-eko Joxe Iriarte, Lakuako sailburu Esther Larrañaga eta Bilgune Feministako kideak. LABeko kideek, berriz, espaloitik eman zieten euren babesa.

Iñigo Lamarka, arartekoa, gustura zegoen ikusitakoarekin: «Pozik nago emakumeen berdintasun eskubidea errespetatu delako eta alaia izan delako. Politikarien ordezkaritza ere garrantzitsua izan da. Irungo Udalari eskatu genion alarde mistoa babesteko eta horren alde egiteko, hainbat justizia erabakiek zehaztu duten bezala. Aurten ere ez da hala izan».

Moyuak arazoa lehenbailehen konpontzea espero duela azaldu zuen. Hala, PSEko alkate Jose Antonio Santano alarde parekidea agurtzera etorri ez izana gaitzetsi zuen «herritar guztien ordezkaria baita». Berdintasun Legeari dagokionez, legeak betetzeko egiten direla adierazi zuen: «Baina ez badira betetzen beste neurri batzuk hartu behar dira, baina hori ez dago ez Gobernuaren ez Legebiltzarraren menpe».

Santano, lehengo lepotik burua

Santanok ere egin zuen adierazpenik, nahiz eta alarde parekidearen ibilbide guztian ez zen jendaurrera agertu. «Udala Berdintasun Legea betetzen ari da», esan zuen. «Mundu guztiaren iritziak errespetatzen» dituela ere esan zuen eta «legea eta legitimitatea» bere Udalaren alde daudela gaineratu zuen. «Jai hauen helburua bizikidetza perfektua bultzatzea da», adierazi zuen Irungo alkateak. Etorkizunean alarde bakarra egotearen aukeraz, berriz, nahiago izan zuen ezer ez zehaztea. «Hori denborak esango du», agertu zuen.

Agintariek adierazpenok egiten zituzten bitartean, alarde parekideko kideak berean ziharduten, jeneralaren aginduak bete eta eskopetak husten, gainerako kideen eta ikusleen txalo artean, berriz ere beren bideari ekiteko.

Ibilbidean tentsio gehien Foru kalean eta Kale Nagusian barna sumatu zen. Aurreko urteetan hortxe izan dira alarde diskriminatzailearen aldekoen erasoak eta desfile parekidea bertara iristerako Ertzaintzak hartuak zituen bi kaleak. Hartara, istilurik ez zen izan eta lasaitasunez pasatu ziren bertatik, baina bi metroero kasko eta guzti jarrita zeuden ertzainek lasaitasun egoera hausten zuten nahitaez. Kasik gogorarazi egiten zituzten beste urte batzuetako irudi tamalgarriak.

Kale horretako tabernak itxita zeuden ordurako, hala erabaki baitzuten istiluak ekiditze aldera. Hori beste urte batzuetatik desberdina izan zen. Beste desberdintasuna kale bazterretik begira zeudenen jarrera izan zen; beste urtetako oihuak, erasoak eta isekak atzokoan txalo beroak eta animoak izan ziren.

Alarde parekideko kideak Lakuako Barne Sailarekin akordio batera iritsi dira aurten eta «egoera kontrolatzeko» eskatu zioten, betiere poliziakideen esku-hartzea ekidinez. Horregatik, Ertzaintza Kale Nagusian bakarrik izan zen.

Gainera, Barne Sailak eta alarde diskriminatzailearen batzordeak antolatuta, parekidea Irungo kale nagusietan zebilen bitartean sexistako kideek hamaiketakoa doan izan zuten aparteko karpa batean. Hartara, alarde diskriminatzaileko kideak ibilbide nagusitik aldentzen saiatu ziren.

Mertxe Trantxek lehen eskutik ezagutzen du alarde parekideak azken urteetan egin duen ibilbidea, 1996an alarde diskriminatzailea parekidetasun bidean jartzeko ahaleginean izan baitzen. «Zoragarria da, batetik alardea bera emakume batek zabaltzea, horretarako tenple handia izan behar baita; bestetik, gero eta jende gehiagok parte hartzen du, bai desfilean bertan eta bai kale bazterrean ere», adierazi zuen. Hala, zera erantsi zuen: «Argi dago, alarde hau da etorkizunekoa, gizon eta emakumeek osatzen dutena».

Istilurik ez izatea ere «pozgarritzat» jo zuen. «Kontsigna bati erantzunez aurten ez da istilurik izan. Horrek argi eta garbi erakusten du arazoa konpontzeko intentzioa izan balute askoz ere lehenago amaituko zela. Hamaika alarde behar izan ditugu horretarako, istilurik ez egoteko», adierazi zuen.

Hala ere, oraindik indarkeria xantaia egiteko erabiltzen dela salatu zuen beren «alde dagoen merkatari eta jendearen aurka». Atzoko eguna pozgarria izan bazen ere, pixkanaka-pixkanaka lortu behar den helburua «Herri bat, Alarde bat eta jai bat» dela gogorarazi zuen. Huraxe izango da arazoa benetan bukatuko den unea; «bien bitartean indarkeriarik gabeko egoera izango baita eta ez arazorik ez den unea».

Horretarako jarraitu behar den bidea ere zehaztu zuen Trantxek: «Fedea eta Maria Jose Urruzolak esaten zuen moduan ‘pazientzia iraultzailea’ izatea da premiazkoa». -



Participantes en el alarde igualitario
Cada vez somos más dentro y fuera del alarde
Itxaso MORENO

Es el tercer año que participo en el alarde igualitario, siempre lo he tenido muy claro. Mi deseo es disfrutar a tope de la fiesta y, por supuesto, reivindicar un solo alarde compuesto por hombres y mujeres. Creo que en estos diez años hemos conseguido cosas, aunque todavía falta qué hacer. Es evidente que cada vez somos más en el alarde mixto y los que nos apoyan también han aumentado. La tranquilidad reina en la fiesta de hoy.

Comencé ayudando en la cadena de seguridad
Mentxu PEÑA

Comencé el segundo año del alarde mixto, participando en la cadena de seguridad para proteger a los participantes. En aquellos inicios eramos muy pocos comparando con ahora. La salida desde la plaza Urdanibia es increíble, muy emocionante. No sé si hemos avanzado en algo en estos años, aunque cada vez hay más gente joven que se anima a participar. Pero las instituciones de Irun siguen en el mismo punto que hace diez años.

Ha sido duro, aunque también muy bonito
Begoña ZUBELDIA

Participo en el alarde igualitario desde que se creó. La sensación de hoy es que hay más tranquilidad y que el desfile es más bonito. Pero repasando la andadura de estos años, me vienen a la mente imágenes muy duras, situaciones extremas. Ha sido duro, aunque también bonito. No tengo duda de que ha merecido la pena. No obstante, es evidente que la sociedad se ha adelantado a las autoridades de Irun, que siguen en sus trece.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss