GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-07-01
NGBk EHNA egin eta erabiltzeko deia egin dio gizarteari
·Tresna garrantzitsutzat jotzen du euskal naziotasuna aitortzen duen agiri ofiziala

Nazio Garapenerako Biltzarrak adierazpen ofiziala plazaratu zuen atzo. Euskal Herriko Naziotasun Aitorpena izan da horretarako zioa. Euskal Herria nazioa dela ukatzeari eta inposizioari aurre egiteko tresna baliagarritzat eta garrantzitsutzat du EHNA, eta hura erabiltzera deitu du gizartea.

DONOSTIA

Nazio Garapenerako Biltzarrak EHNAren aldeko adierazpen ofiziala aurkeztu zuen atzo jendaurrean, Euskal Herriaren eraikuntzan «sendotu eta indartu» beharreko tresna garrantzitsua baita haren aburuz. Euskal Herriko Naziotasun Aitorpena, gainera, Euskal Herria nazioa dela ukatzeari aurre egiteko eta euskal herritar gisa bizitzeko aukera ematen duen bitartekoa dela uste du NGBk, eta, horiek hala, euskal gizarteari EHNA egin eta erabiltzeko deialdia egin dio.

Nazio Garapenerako Biltzarreko kide Eider Rodriguezek irakurri zuen Biltzarrak lehenbizikoz kaleratu duen agiri ofiziala. Harekin, NGBko hainbat kide ere izan ziren; hala nola, Martin Aranburu, Iñaki Soto, Jagoba Zulueta, Tasio Erkizia, Jose Mari Arrate edota Xabier Isasi. Guztiek EHNA eskuan zutela egin zuten hura erabiltzeko deia.

Euskal gizarteari aurkeztu zioten dokumentuan, naziotasunaren gaineko aferak joan den urtean adostutako Nazio Pla- nean lehentasuna duela jasoa dagoela gogorarazten da ­Euskal Herriak bizirik irauteko eta garatzeko lehentasunez erantzun beharreko egitasmoak jasotzen dira Nazio Planean­. Gainera, euskal naziotasunaren eta nazio eraikuntzaren arloak garatzeko, gaur egun, tresna garrantzitsu bat aukeran dela nabarmentzen du: EHNA.

Nazio Garapenerako Biltzarrak EHNA «onartu eta babestu» egiten duela adierazten du aurkeztutako agirian. Nazio eraikuntzarako tresna baliagarri eta garrantzitsutzat jotzeaz gain, «euskal herritarrei dagokien naziotasuna» aitortzen duen agiri ofiziala dela dio NGBk. Alde horretatik, euskal herritar gisa bizitzeko aukera ematen duen bitartekoa erabiltzeko deia egiten dio gizarteari.

Praktikan ukazioari aurre egiten

Euskal Herria ukatzen duten bezalaxe, euskal herritarren naziotasun eskubidea urratua dela esaten du NGBk, eta errealitate horri, egikaritza praktikoaren bidez, aurre egiteko Euskal Herriko Naziotasun Aitorpenak duen garrantzia aipatzen du.

EHNAren garrantziaz konturarazteaz gain,naziotasun aitorpena zabaldu, babestu eta indartu nahi du NGBk.



Nazio eraikuntzan ere ekarpen pertsonala
G.M.
DONOSTIA

Euskal Herriko Naziotasun Aitorpenak duen bertutearen erreferentzia nabarmentzen du NGBk aurkezturiko agiriak.

Izan ere, egun, Euskal Herria nazio gisa ukatzen dute, eta, oro har, euskal herritarren naziotasun eskubidea ez dute aintzat hartua; agerikoa da trukean bestelako naziotasunak inposatzen direla. «Euskal Herria nazio dela uste dugunok badugu aukera gure erabaki pertsonalaren bidez inposizio horri aurre egiteko, euskal herritar bezala bizitzeko eta mundu osoan zehar horrela aurkezteko», azaltzen du NGBk.

Inposizioari aurre egitearekin batera, Euskal Herriaren nazio eraikuntzan ere tresna baliagarria eta garrantzitsua dela dio Nazio Garapenerako Biltzarrak. Haren esanetan, «EHNA euskal herritar bakoitzak Euskal Herriaren eraikuntzan egin dezakeen ekarpen garrantzitsua da».

Hori dela-eta, EHNA egin eta erabiltzeko deia egin dio euskal gizarteari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss