GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-01
Oposizioak izugarrizko garaipena lortu du Kuwaiteko hauteskunde orokorretan
Oposizioak Gobernuaren aurka egindako kanpainak hauteskundeak aurreratzera bultzatu zuen erregimena. Irtenbide kaskarra Al Sabah familia guztiz ahaldunarentzat, oposizioak gehiengo osoa lortu baitu Parlamentu berrian, lehen aldiz emakumeek bozkatzeko eskubidea izan duten hauteskundeetan. Islamistak dira nagusi oposizioan, eta guztira 21 eserleku lortu dituzte. Ustelkeriaren aurka bat egin dute oraingoan talde liberal eta nazionalistekin.

KUWAIT

Islamistak, liberalak eta nazionalistak biltzen dituen oposizioak 50 eserlekutatik 33 eskuratu ditu. Islamistek 21 lortu dituzte, sunitek 17 eta xiitek, beste lau.

Britainiarrek Kuwaiteko Estatua eratu zutenetik jaun eta jabe den Al Sabah familiak 15 eserlekutan bere jarraitzaileak jartzeko aukera duela kontuan hartuta, erregimenaren porrota begi-bistakoa da.

Eserleku gehiago lortzeaz gain, oposizioak irabazi egin du Kuwaiteko 21 barrutitan. Gobernuak 25 barrutitan irabaztea espero zuen.

Izan ere, oposizioaren eskakizun nagusia zera da, egun dauden 25 barrutiak bildu eta bost baino ez uztea. Neurri horrekin, tribuen buruzagien boterea erabilita, iruzurrak ekidingo lirateke.

«Hautesleriak mezu zuzena igorri dio Gobernuari: jendea gogaituta dago eta ustelkeria amaitzea nahi du», esan du Jassem al-Saadoun adituak.

Kuwaiteko legearen arabera, hauteskundeetako irabazleek ez dute Gobernua osatzeko aukera. Alderdi politikoek ere debekatuta dute. Al Sabah familiako burua da presidentea eta bere senideen esku daude postu garrantzitsuenak. Berak aukeratzen du lehen ministroa.

Oposizioak lehen ministroa errefusatu eta Gobernuarekin elkarlana eten baino ezin du egin. Horixe egin zuen, Cheikh Sabah al-Ahmad al-Sabah emirrak maiatzaren 21ean Parlamentua desegin zuen arte.

Al-Saadoun adituak dei egin dio Gobernuari «mezua entzun eta erreformei ekin diezaien». Erreformen artean, barrutien berrantolaketaz gain, egungo «terrorismoaren aurkako» lege zorrotza bertan behera utzi beharko lukeela uste du.

«Emaitzeei muzin egiten badie, krisialdi gorriaren atarian geundekeen», adierazi du.

Ayed al-Mannak, aditua bera ere, berandu dela uste du: «Gobernuak ezin du ezer egin. Oposizioak bere lana geldiarazteko indarra du dagoeneko». Eta oposizioak aukera hori baliatzen badu, «krisialdi konstituzionala» izango dute gainean.

Al Sabah familiaren itxaropen bakarra oposizioaren banaketa da. Izan ere, zazpi taldek osatzen dute oposizioa. Islamista suniten artean bakarrik lau talde ezberdindu daitezke.



Ninguna mujer fue elegida

KUWAIT

Ninguna de las 27 mujeres consiguió suficientes votos para ser elegida en los primeros comicios en los que la mujer tenía derecho a voto. «La sociedad necesita tiempo para aceptar a las mujeres», declaró la activista Iqbal al Ahmed. «Estoy decepcionada», añadió.

Las mujeres son el 57% del electorado y, a tenor de la participación, que rozó el 80%, votaron en masa. «No he podido dormir por la noche», confesó emocionada Zahra Ramadan Benbehani, de 54 años. Algunas candidatas han denunciado amenazas y una de ellas tuvo que retirar su candidatura.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss