GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-01
- Harri-jasotzea
Ostolatza da Gipuzkoakoa lortzeko faboritoa

DONOSTIA

Gaur, 19.00etan hasita, Usurbilgo plazan jokatuko dute Gipuzkoako Harri-jasotze Txapelketa. Izeta II.aren faltan, Joseba Ostolatza izango da txapela lortzeko faborito nagusia.

Zestoarrarekin batera, kirolari hauek lehiatuko dira: Lertxundi, Eizmendi, Irigoien, Izeta III.a eta Izeta IV.a. Kirolari bakoitzak 125eko zilindro berria, 112,5eko kubikoa eta 100 kiloko bola erabiliko ditu.

Joseba Ostolatza: Zestoarra da txapela lortzeko faborito nagusia. Harri hauek onak dira beretzat, eta Urrezko Harri-jasotze Lehiaketan argi eta garbi utzi zuen oso ongi zegoela.

Izeta III.a: Bigarren posturako lehia ederra izan dezake Aimar Irigoienekin. Harri hauekin oso ongi moldatzen da, eta lan bikaina egiten saiatuko da, nahiz eta Ostolatza gainditzea oso zaila izango dela jakin.

Aimar Irigoien: Errezildar gaztearentzat ere ez dira harri txarrak. Harentzat ere zaila izango da Ostolatza gainditzea, baina saiatuko da bai bera eta bai Izeta III.a ere estutzen.

Izeta IV.a: Aiar gaztearentzat ez dira harri txarrak, eta horiekin ongi ikasteko ere, etxean ez dauka maisu txarra. Lan on bat egin eta ahalik eta posturik onena lortu nahiko du.

Lertxundi:Harri-jasotzaile berria da, baina BigarrenMailako Urrezko Harri-jasotze Lehiaketan maila onean aritu zen. Izen garrantzitsu asko izango dira finalean, eta bere helburua ahalik eta lan onena egitea izango da, baita ahalik eta posturik onena lortzea ere.

Eizmendi: Lertxundirentzat esandako guztia balio du honentzat ere.

Gaur Usurbilen jokatuko duten harri-jasotzaileen txapelketa ez da lehiaketa bakarra izango, Gipuzkoako zaku-eroate eta lokotx-biltze txapelketak ere izango baitira 11.30ean hasita.

Harri-zulatzaileak

Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Ligan hiru saio izango dira asteburuan. Bihar, 13.00etan, Arboleda, Galdames, Errekatxo eta Txoriherri neurtuko dira Galdamesen. 19.30ean, Portugaleten, Burdin Gazteak eta Sondika arituko dira, eta ordu berean, Sanfuentesen, Aldai Alde, Jaizubia, Gallarta eta Trapagaran.

Sokatira

Lesakan gaur jokatuko dute 11.00etan hasita 640 kiloko azkeneko jardunaldia. Nuarbe, Gaztedi A, B, Goiherri A, B, Areso eta Mutriku izango dira. Nuarbe eta Gaztedi A berdinduta daude sailkapenean 13na punturekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss