GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-07-01
- Aizkora (Gipuzkoako Txapelketa)
Azurmendi berriro ere lehiaketetara itzuliko da
·Olasagasti, Peñagarikano, Txapartegi eta Azurmendi ere finalean izango dira

DONOSTIA

Iñaki Azurmendiren itzulera, hori izango da, dudarik gabe, Gipuzkoako Txapelketak ekarriko duen berri nagusia. Horrekin batera, Arriarangoak atzo baieztatu zion GARAri Euskal Herriko Txapelketan ere izango dela, baita abuztuan Donostian jokatzen den Urrezko Kopan ere. Gipuzkoako finala bihar jokatuko dute Leaburun 18.30ean hasita.

Azurmendik denbora baterako aizkora uztea erabaki zuen joan den neguan, eta agian Euskal Herrikoan parte hartuko zuela iragarri zuen. Gipuzkoakoan lehiatzeko asmorik ez zuen, baina lau aizkolari bakarrik geratzen zirela-eta, federazioak egindako eskaria onartzea eta parte hartzea erabaki du. Lehian izango ez dena Erasun da. Aiarra ez da osatu bere lesiotik eta ezinezkoa du oraingoz aizkoran aritzea. Aiarraren eta Arriarangoaren faltan, lau aizkolari bakarrik geratzen ziren Gipuzkoako finalerako, eta horregatik eskatu die Azurmendiri parte hartzeko, eta azkenean baiezkoa eman du. Berarekin batera, Olasagasti, Peñagarikano, Txapartegi eta Mugertza izango dira. Aizkolari bakoitzak lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko ditu.

Olasagasti: Igeldokoa da txapelduna, eta bera da aurten berriro ere garaipena lortzeko faborito nagusia.

Peñagarikano: Beizamakoa ez da lehengoa, baina ahaleginduko da lehen postuetan egoten. Urrezko Aizkoran ez zen nahi zuen lekuraino heldu, eta ordukoa ahaztu nahiko du.

Txapartegi: Aizarnakoak sekulako lana egin zuen Urrezko Aizkoran, eta orduko maila bera ematea, eta ahalik eta posturik onenean sartzea izango du helburu nagusia.

Mugertza: Mutrikuko aizkolari beteranoa ongi prestatuta egoten den horietakoa da. Erakustaldi askorekin dabil, eta nekatu samartuta ere bai, baina edozein estutzeko prest agertuko da finalera.

Iñaki Azurmendi: Azken orduan erabaki du parte hartzea, eta zer egingo duen jakitea zaila da. Aizkora erdi utzita izan arren, ez du erabat baztertuta izan, eta ikusteko dago zer egin dezakeen.

Gazteak

Euskal Herriko aizkolari gazteen finala jokatuko dute bihar Araban, Ozaetan, 12.00etan hasita. Bertan honako aizkolari hauek hartuko dute parte: Kañamares, Erasun, Ohian Larretxea, Garikoitz Larretxea, Mindegia, Atutxa II.a eta Mugertza III.a. Aizkolari bakoitzak lau 45 ontzako eta bi kana-erdiko moztu beharko ditu.

Final honetako faborito nagusiak Atutxa II.a eta Mugertza III.a dira. Iazko Txapelketan bigarren eta hirugarren izan ziren, baina aurten iazko txapelduna, Mugertza II.a, ez da izango, adina gainditu baitu.

Bizkaikoa

Bizkaiko aizkolarien Binakako Txapelketa Atuxa I.a eta Atutxa II.arentzat izan da.Beraiek ziren faborito, eta ez zuten hutsik egin. Txapela janzteko, ordea, izerdi asko bota behar izan zuten, gainean izan baitzituzten Larrea eta Aldape, baina azkenean faborito nagusiek ez zuten hutsik egin. Mendieta-Txikon, Zelai-Garitaonaindia eta Lapazaran I.a-Bihurri sailkatu ziren atzetik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss