GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-01
- Esait
«7-ak bat: Federazio bat» lelopean mendi martxa antolatu dute

U.A.
DONOSTIA

Seigarren urtez jarraian, ESAITek, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, Euskal Herritik barrena mendi martxa antolatu du. «7-ak bat: Federazio bat» leloa izango du aurtengo edizioak, eta «egun dugun egoera berezi horretan» kirol mailan «ezer gutxi aldatu dela» argudiatuz, federazio baten beharra utzi zuten agerian.

Hala, Euskal Herrian dauden lau federazioen ideia zabaltzeko asmoa agertu zuten ­AEK, Ikastolak, Bertsolaritza eta EHPK-ren adibideak jarri zituzten­, eta kirolean ere «horrelako zerbait behar» dela azaldu zuten.

Mendi martxak hilaren 29an izango du bere aurreneko etapa, Maulen hasi eta Ahatsan amaituko dena. Bigarrenean, aldiz, Ahatsatik Luzaidera joango dira, eta hirugarrenean Luzaidetik Eugira. Abuztuaren 1ean Eugitik irten eta Larraintzarrera joango dira, eta hurrengo egunean, Larraintzarren hasi eta Irurtzunen amaituko dute. Hurrengo eguna Arbizun, Etxarrin edo Lakuntzan amaituko dute, baina oraindik ez dago zehaztuta hiru herri horietatik non amaituko den seigarren etapa hori. Azken-aurrekoak, aldiz, Altsasun izango du jomuga, eta mendi martxa Ziordin amaituko dute, abuztuaren 5ean.

Beraz, zortzi eguneko zeharkaldia izango da, egunero zazpi-zortzi ordukoa eta 500 metrotik 1.500 metrora arteko maldarekin. Hala, etapa bakoitzean 20-30 kilometro inguru bete beharko dituzte.

Azken urteetako arrakasta ikusirik, ESAITek gehienez ehun pertsona onartuko ditu, antolakuntzan izan daitezkeen arazoak saihesteko, eta zortzi eguneko txangoaren prezioa 150 eurokoa izango da. Mendi martxaren erdia egin nahi dutenek 75 euro ordaindu beharko dute, eta egun solteetan joateko asmoa dutenei borondatea eskatuko zaie. Informazio gehiagorako: 615004202 (Txiki) eta 656711275 (Martxel).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss