GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-07-01
- Pilota: Sanferminak
Aspe eta Asegarce, biak batera baina bakoitza bere aldetik
·Martinez de Irujo bikote baten aurka arituko da; Olaizola II.a eta Beloki, hirukote baten kontra

Unai ARTETXE
DONOSTIA

Aspek eta Asegarcek orain hiru egun beren harremana eten behar zutela jakinarazi zutenetik atzokoa izan zen enpresa bien ordezkarien aurreneko agerraldia. Sanferminetan batzuek eta besteek antolatu behar dituzten jaialdiei buruz informazioa emateko prentsaurrekora deitu zuten enpresek. Ikusmin handia zegoen, baina Patxi Mutiloak eta Iñigo Salbideak, Aspeko eta Asegarceko ordezkariek, hurrenez hurren, ez zuten gehiegi argitu nahi izan.

Une honetan enpresa bien arteko desberdintasunak oso handiak diren arren, elkar ulertu beharrean daude. Sanferminetarako ez da adostasunik izango, argi dago, baina Gasteizko Andra Maria Zuria jaietarako berriz ere bildu beharko dute. Hala ere, batek edo besteak bere jarrera aldatu ezean, akordioren batera iristea ezinezkoa dirudi, eta bien arteko ezinegonak luze jo dezake.

Mutiloak eta Salbideak ez zuten gaiaz azalpen gehiegi eman nahi izan. «Apustuen funtzionamendua zehazterakoan desadostasunak izan genituen», erantzun zion Asegarceko ordezkariak kazetari bati. Mutiloari ere galdetu zitzaion, eta zera azaldu zuen: «Orain arte lan asko egin behar izan dugu, eta orain erantzukizuna hartu behar dugu eta hitz egin».

Hala, sanferminetan jaialdi bakarra antolatuko dute batera, hilaren 7koa, hain zuzen. Egun horretan Lau eta Erdiko finala jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Martinez de Irujoren eta Galartza V.aren arteko partidako irabazleak.

Hortik aurrera, bakoitzak bere bidea egingo du. Asegarcek bi txapelketa antolatu ditu, binaka eta kaiola barruan. Aspek, ostera, binakakoa bakarrik. Hala ere, enpresa biek txapelketaz kanpoko norgehiagoka berezi bana antolatuko dute.

Olaizola I-Beloki eta Bengoetxea VI-Otxandorena bikoteek Asegarceko binakakoaren lehen finalerdia jokatuko dute. Bigarrenean, aldiz, Olaizola II-Peñagarikano eta Unanue-Patxi Ruiz arituko dira. Lau eta Erdikoari dagokionez, Esain-Leitza eta Arretxe II-Retegi Bi izango dira bi finalerdiak.

Bizkaiko enpresaren partida bereziena, berriz, hilaren 10ean jokatuko dute, eta bertan Olaizola II.a eta Beloki Arretxe II.aren, Retegi Biren eta Errastiren aurka lehiatuko dira.

Aspeko binakako txapelketan ere lau bikote izango dira nor baino nor. Titin III-Pascual eta Gonzalez-Eulate bikoteek Eibarko enpresako aurreneko finalerdia jokatuko dute, eta bestea, berriz, Irujo-Lasa III eta Xala-Goñi III bikoteek.

Fernando Vidartek zuzentzen duen enpresak zaleen eskaerei jaramon egin die, eta neurketa interesgarrienean Martinez de Irujo Buruz Buruko txapeldunak Del Rey eta Laskurain izango ditu aurkari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una reflexión más reposada
Jendartea
Mikmaktarrak, akadiarrak eta Belle Maria
Kirolak
Basso, Ullrich y Vinokourov, fuera tras el escándalo
Jendartea
Hamaikagarrenean, jaia jai
Mundua
Hamas resistirá al plan israelí de hundir a su Gobierno
Euskal Herria
Batasuna reitera que la clave de la resolución radica en Euskal Herria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss